61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2. unitateko 4. eremuko 1. sektoreko 5. lurzatia enkantean

Lekunberriko Udalak, 2010eko apirilaren 29an egin bilkuran, enkante publikoa egitea erabaki zuen, gutun-azal itxien prozeduraren bidez ondoko lurzatia saltzeko:

Lote bakarra.-Lekunberriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 2. unitateko 4. eremuko 1. sektoreko 5. lurzatia. Ezaugarriak:

Azalera: 322,91 m2. Eraikigarritasuna: familia bakarreko etxebizitza binakakoa. Tipologia: bizitegitarako. Etxebizitza kop.: 1. Garaierak: S+B+1+G.

Hasierako prezioa: 73.056,60 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2010eko maiatzaren 27ko 12:00ak arte, Lekunberriko Udalaren idazkaritzan.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: 2010eko maiatzaren 27ko 13:00etan.

Enkantea arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboak Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai eta jendea hartzeko orduetan ikusi ahal izanen dira.

Lekunberrin, 2010eko maiatzaren 10ean.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1008272