61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Legariako Udaleko alkate udalburuak, apirilaren 23ko 8/2010 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen kudeaketako hirigintza hitzarmena, lurzoru urbanizagarri sektorizatuan (Udal Planeko S2 sektorean) lagatu beharreko %10 eskudirutan ordaintzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Legarian, 2010eko apirilaren 23an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1007393