61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Udal Planaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren
"2. eremua-Los Pinos" esparruari buruzko Plan Partziala.
Behin betiko onespena

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Fontellasen, 2010eko apirilaren 15ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

V. KAPITULUA

Araudia

5.1. Hirigintzako araudi orokorra.

Antolamenduaren esparru osoan aplikatuko da.

1.-Erabilera nagusia: bizitegitarakoa.

-Erabilera xehakatua: espazioan xehakatzeko eta baldintza bereziak ezartzeko ondorioetarako, etxebizitza kolektibo babestuetarako erabilera ezarri da.

-Erabilera bateragarriak: ekipamendua, merkataritza, bulegoa, etxebizitzaren beheko solairuko 70 m²-tik beherako azalera duten artisautza tailer txikiak, ostalaritza. Denak beheko solairuan edo sotoan kokatuko dira derrigor.

Udal Planaren araudi partikularraren 93. artikuluan adierazitakoak.

-Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

-Aparkalekua: eraikin bakoitzak aparkaleku plaza 1 izanen du sestra gaineko edozein erabileratako eraikuntzaren 100 m²-ko.

Etxesailek beharrizan horiek batera konpontzea onartuko da. Sestrapeko solairuetan orube eraikigarriaren %100 okupatzen ahalko da, gehienez.

2.-Jarduketa sistema: zuzeneko jarduketa.

3.-Lurzatiaren baldintzak:

3.1. Gutxieneko lurzati onargarria: 2.000 m² lurzati pribaturako.

3.2. Lurzatiaren gutxieneko frontea: 30 m.

3.3. Eraikuntzaren lurzatiko gehieneko okupazioa:

P-04 planoan adierazi diren gehieneko lerrokaduren artean zehazten dena.

4.-Eraikuntzaren lerrokadura: P-04 planoan zehazten dena.

Mugakideak izanda, fatxadaren eta sakonera eraikigarriaren gehieneko mugak izanen dira.

Hegalaren baldintzak eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 38. artikuluan ("Gorputz irtenak") adierazi dira.

5.-Solairuen gehieneko eta gutxieneko kopurua:

Solairuen gehieneko kopurua eremu bakoitzean adierazi dena izanen da. P-04 planoa.

Solairuen gutxieneko kopurua honakoa izanen da: solairuen gehieneko kopurua - 1.

6.-Eraikinaren garaierak:

Bizitegitarako erabilera:

6.1. Beheko solairuaren gehieneko garaiera: 4,00 m.

6.2. Eraikinaren gehieneko garaiera (azken forjatuaren barnealdea):

-7,5 m bi solairutarako.

-10,5 m hiru solairutarako.

-13,5 m lau solairutarako.

Ekipamendu pribatutarako erabilera:

6.3. Beheko solairuaren gehieneko garaiera: 6,00 m.

6.4. Eraikinaren gehieneko garaiera (azken forjatuaren barnealdea): 10,00 m bi solairutarako

7.-Gehieneko sakonera eraikigarria:

7.1. Beheko solairuaren sakonera eraikigarria: P-04 planoan adierazi dena.

7.2. Goiko solairuen sakonera eraikigarria: P-04 planoan adierazi dena.

8.-Urbanizazioa.

Lurzoruari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, urbanizazio proiektua idatzi eta tramitatuko da, Plan Partzialaren determinazioekin eta udal oharrekin bat etorriko dena.

Plan Partzial osoaren urbanizazio obrak urtebeteko epean hasiko dira, proiektuaren lizentzia eskuratzen denetik aurrera zenbatuta.

9.-Jarduketa sistema.

Plana garatzeko aurreikusi den jarduketa sistema konpentsazioa da, horixe baita hirigintzako araudi partikularrean aurreikusi dena.

10.-Exekuzio epeak.

Urbanizazio proiektua Udalari aurkeztu beharko zaio, Plan Partziala behin betiko onetsi eta Konpentsazio Batzordearen osaera onetsi eta urtebeteko epean.

Urbanizazioa fase bakar batean eginen da osorik, sektorearen ezaugarriak direla-eta.

Eraikuntzari dagokionez, lizentziak hirigintzako legerian xedatutakoaren arabera emanen dira.

5.2. Hirigintzako araudi partikularra.

Eraikitzeko arauak

Lerrokadurak eta sestrak

-Eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak P-04 lerrokaduren planoan zehazten direnak dira.

-Eraikuntzaren gehieneko sakonerak ezarri dira, planoan adierazten denaren arabera. Gehieneko bolumen eraikigarria oinplanoko okupazioak eta garaierak zehaztuko dute, baita estalkiaren inguratzaileak ere.

-Sestrak urbanizazio proiektuan zehaztuko dira, P-04 sestren planoko irizpideei jarraikiz.

Ekipamendutarako lurzati publikoak ez du mugarik lerrokadurei eta sestrei dagokienez.

-Gehieneko okupazioa:

Eraikuntzaren lurzatiko gehieneko okupazioa P-04 planoan ezarri diren mugen artean zehazten dena izanen da.

Blokeen arteko barneko espazioak etxebizitzetarako behar diren erabilerek okupatzen ahal dituzte, hala nola aparkalekuak, trastelekuak, instalazioak...

-Eraikigarritasuna:

Bizitegitarako erabileraren eraikigarritasun garbia garaierak eta estalkiaren maldak zehazten duten gehieneko inguratzaileak eta lerrokadurek zehazten dutena izanen da.

Sotoaren edo erdisotoaren 1,5m-ko garaierarainoko okupazioa zenbatu gabe, kaleko sestratik amaituriko zoladuraraino doana.

Eraikigarritasuna unitate bakoitzaren aprobetxamenduarekin bat etorriko da eta lurzatien berrantolamenduan ezarriko da.

Xehetasun azterlan baten bidez bizitegitarako edo ekipamendutarako eraikigarritasuna besterentzen ahalko da, 2. eremuaren gehieneko aprobetxamendua gainditzen ez bada.

-Solairu kopurua, gehienez:

P-04 planoan zehazten dena.

Solairuen gehieneko kopurua ezarririko tipologiekin bat etorriko da:

Garaiera librea izanen da ekipamendutarako lurzati publikoan:

-Baldintza estetikoak.

-Fatxaden konposizioa: librea.

-Estalkiaren tipologia: librea.

Estalki makurtuen gehieneko malda %40koa izanen da.

-Materialak: librea.

-Sotoen eta erdisotoen baldintzak.

Eraikinaren azpian eta bizitegitarako blokeen arteko espazio pribatuetan baino ez dira onartuko.

-Lorezaintzaren baldintzak:

Landareak eta zuhaitzak landatzeko, alboko onibarren eguzkimendua errespetatzeko printzipioari jarraituko zaio.

Beraz, zuhaitzak mugatik 3 m-ko distantzian kokatuko dira eta hazteko gehieneko garaiera 6 m-koa izanen da.

-Xehetasun azterlana:

Etxesail oso baten xehetasun azterlanaren bidez partzelazio berria, aprobetxamenduaren banaketa eta tipologia ezartzen ahalko dira. Hainbat etxesail osoren xehetasun azterlanaren bidez lurzatien banaketa berria, aprobetxamendua eta tipologia egiten ahalko dira, ukitzen diren etxesailen artean. Nolanahi ere, xehetasun azterlanak eraikuntzari eta erabilerei buruz aplikatzen ahal den araudia errespetatuko du.

5.3. Eraikuntzaren gaineko ordenantza:

I. KAPITULUA

Atarikoa eta definizioak

1. atala

Atarikoa

1. artikulua. Xedea.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza honetako xedapenen helburua eraikinek bete beharreko baldintza orokorrak eta obrak egiteko prozedura arautzea da.

Goi mailako planeamendu tresna den aldetik, indarra duen Hirigintzako Udal Planean adierazitakoaren osagarriak izanen dira.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Eraikuntzaren gaineko ordenantza honetako xedapenak nahitaez aplikatu behar diren eremua Plan Partzial honen sektorea da.

3. artikulua. Indarraldia.

Plan Partzialak eta geroko ebazpenek indarra hartzen duten egun berean hartuko dute indarra xedapen hauek.

4. artikulua. Interpretazioa.

Hemen dauden xedapenak gutxieneko arautzat joko dira, interpretazioari eta aplikazioari dagokienez.

Gairen bat xedapen batek baino gehiagok arautzen badute, beti aplikatuko da xedapen zorrotzena.

Kontraesanen bat azalduz gero, administrazio jardulearen irizpidearen arabera interpretatuko da.

2. atala

Definizioak

Hirigintzako Udal Planean hitzartutakoaren osagarriak izanen dira.

5. artikulua. Eraikigarritasuna.

Eraikitako metro karratuen eta kasuan kasuko unitate edo lurzatiak duen azaleraren arteko erlazioa da. Eraikigarritasunaren konputuan ez dira kontuan hartuko sotoak, erdisotoak eta gehieneko garaieratik gorako teilatupeak.

Gainera, eraikinaren gehieneko sakonerarako eta solairu kopururako gehieneko mugak ezarri dira.

6. artikulua. Lurzatia.

Unitate partzial gisa mugatu eta erregistratutako lur puska da.

7. artikulua. Lurzati eraikigarria.

Lurzatiaren puska bat da, lerrokadura eta sestren planoetan ageri diren lerrokaduren artean dagoena.

8. artikulua. Egungo lerrokadura

Lurzati baten egungo lerrokadura honela definitzen da: jabego pribatua bide, plaza edo eremu publikotik bereizten duen lerroa.

9. artikulua. Lerrokadura ofiziala.

Lerrokadura ofiziala lerrokadura eta sestren planoetan ageri den lerroa da. Ukitutako zatia, lerrokadura ofizialetik kanpokoa, doan laga beharko da.

10. artikulua. Lurzatiko lerrokadura ofiziala.

Lurzatiko lerrokadura ofiziala deritzo lurzati pribatutik, urrundik ere, lurzatiko itxitura jarri behar den lerroari.

11. artikulua. Fatxadako lerrokadura ofiziala.

Fatxadako lerrokadura ofiziala deritzo lurzati pribatutik, urrundik ere, eraikinaren kanpoaldeko fatxada kokatu behar den lerroari.

12. artikulua. Barneko lerrokadura.

Barneko lerrokadura deritzo etxesailaren barnealdean goiko solairuetako eraikuntzak ezin gainditu dezakeen lerroari.

Sotoak lurzati osoa okupatzen ahalko du libreki.

13. artikulua. Eraikuntzaren gehieneko lerrokadura.

Fatxadatik pasa ez daitekeen lerroa, bertatik atzeraeman badaiteke ere.

14. artikulua. Eraikuntzaren atzeramangunea.

Lurzatiaren lerrokadura ofizialaren eta eraikuntzaren lerrokaduraren arteko gunea da. Lurzatiko gainerako mugetan ere finkatzen ahalko da.

15. artikulua. Sakonera eraikigarria.

Barneko lerrokaduraren eta lurzatiko lerrokaduraren arteko gehieneko distantzia da.

16. artikulua. Eraikuntzaren lerroa.

Okupatutako gunea mugatzen duen lerroa da.

17. artikulua. Lurraren kota naturala.

Lurreko puntu bakoitzaren altitude erlatiboa da, urbanizazio obrak egin aurretik.

18. artikulua. Egungo sestra.

Egungo bideen altitude kota da, bidearen ardatzean neurtua.

19. artikulua. Sestra ofiziala.

Bide, plaza edo kaleen altitude kota da, urbanizazio proiektuetan definitutakoa.

20. artikulua. Eraikinaren garaiera.

Espaloiaren sestratik edo eraikuntzaren inguruko sestratik azken solairuko sabaiko forjatuaren azpialderaino dagoen distantzia bertikala da, fatxadaren erdiko puntuan neurtua. Malda duten kaleetan, fatxadak gehienez 12 metroko luzera badu, eraikuntzaren garaiera fatxadaren erdiko puntuan neurtuko da; fatxada luzeagoa denean, maldaren behealdetik 6 metrora dagoen puntuan neurtuko da garaiera eta zilegi izanen da mailakatzea egitea. %6ko malda edo handiagoa duten kaleetan eraikinen garaiera mailakatu egin beharko da 12 metrorik behin, gehienez.

Eraikuntzaren aurreko kalea eta atzekoa maila berekoak ez badira, eraikinaren garaierari dagokionez, kale bakoitzean dagokion garaiera hartuko da.

21. artikulua. Solairuen garaiera.

Elkarren segidako bi forjaturen azpialdeen arteko distantzia da.

22. artikulua. Solairuen garaiera librea.

Sabaiaren azpialdetik zorurainoko distantzia da, solairua erabat bukaturik dagoela.

23. artikulua. Azalera okupatua.

Eraikuntza osoa, teilatu-hegalak ez diren hegalak barne, inguratzen duten kanpo-lerroek plano horizontalean proiektaturik definitzen dituzten mugen barneko azalera da. Sotoaren azalera ez da kontuan hartuko.

24. artikulua. Okupatzeko gehieneko azalera.

Azalera okupatuaren eta lurzati eraikigarriaren azaleraren arteko erlaziorako zehaztutako gehieneko portzentajea da. Ez dira kontuan hartuko sotoak, erdisotoak eta eraikuntzaren gehieneko garaiera gainditzen duten estalkipeko solairuak.

25. artikulua. Guztizko azalera eraikia.

Solairu guztien (sotoak, erdisotoak eta estalkipeak barne) azaleren batura da; itxitura-hormen kanpoko lerroak barnean hartzen duen azalera kontatuko da, eraikigarritasuna neurtzeko ezarritako irizpideak erabiliz, soto, erdisoto eta estalkipeen azalera eraikia barne.

26. artikulua. Azalera erabilgarria.

Itxituren barnealdeak definitzen duen parametroaren barnean dagoen lur eremua da.

27. artikulua. Etxesaileko patioa.

Barneko fatxaden lerrokadurek mugatzen duten gunea da.

28. artikulua. Lurzatiko patioa.

Lurzatiko patiotzat jo behar da eraikin baten barnean egon eta arau hauetan patioei buruz dauden xedapenei lotzen zaiena.

29. artikulua. Beheko solairua.

Eraikin batean beheko solairua esaten zaio fatxadaren erdiko puntuan karrikaren sestraren maila berean edo goragora bere zoladura duen lehenbizikoari, zoladura horren garaiera, sestraren edozein puntutatik neurtuta, gehienez 1,50 m baldin bada.

30. artikulua. Solairuartea.

Beheko solairuaren eta goiko solairuaren artean eraikitako solairua, beheko solairuaren erabilera bera duena.

31. artikulua. Goiko solairua.

Beheko solairuko sabaiaren gainetik dagoena.

32. artikulua. Estalkiartea.

Estalkiaren azpiko okupazioa da, %40ko malda duen planoaren barnean gelditzen dena, gehienez ere baimentzen den teilatu-hegalaren beheko ertzetik neurtua, hiru aldeko isurialdearen gehieneko luzera gailurraren gehieneko kotara iritsiko ez dela.

33. artikulua. Teilatupea.

Estalkipeko okupazioa da, estalkiarterako zehaztutako mugak gainditzen dituenean.

34. artikulua. Sotoa edo erdisotoa.

Eraikineko beheko solairuaren azpitik dagoen solairua da, lur azpikoa erabat edo hein batean.

Ez da erabiliko inolako etxebizitzarik ezartzeko.

Amaitutako zoladura sestra gaineko 1,5 m-raino heltzea onartuko da, beheko aldea sototzat joko dela.

35. artikulua. Etxebizitza.

Etxebizitza deritzo bizileku gisa erabiltzen den eta bizitzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituen eraikinari edo erakin zatiari.

36. artikulua. Familia anitzeko etxebizitza edo kolektiboa.

Familia anitzeko etxebizitza edo kolektiboa deritzo hainbat etxebizitza eta denentzako sarbide komuna dituen eraikinari.

37. artikulua. Eraikuntzaren tipologia.

Etxesail irekiko edo bloke isolatuko eraikuntza: mehelin arteko eraikuntza, barneko lerrokadura poligono irekia duena.

38. artikulua. Gorputz irtenak.

Eraikinaren bolumena definitzen duen planotik kanpora eremu publikoaren gainetik irteten den atala, bizitzeko eta okupatzeko baldintzak betetzen dituena.

120 cm-ko gehieneko hegala eta fatxadaren %50eko gehieneko luzera ezarri dira.

Hegalkin itxiak edo irekiak onartuko dira.

39. artikulua. Elementu irtenak

Eraikinaren bolumena definitzen duen planotik kanpora irteten diren eraikuntza-elementuak edo apaingarriak, bizitzeko edota okupatzeko baldintzak betetzen ez dituztenak.

40. artikulua. Zokaloa.

Eraikinaren kanpoaldeko behereneko gorputza, basamentuak maila berera jasotzeko balio duena.

41. artikulua. Antolamenduz kanpoko eraikinak.

Plana onetsi baino lehen zutitutako eraikinak dira, harekin bat heldu ez direnak.

Eraitsi eginen dira eta haien balioa lurzoruarekin zerikusirik ez duen ondasuntzat joko da lurzatiak berrantolatzeko proiektuan.

42. artikulua. Aparkalekuaren beharrizanak.

Eraikin bakoitzak bere lurzatian konponduko ditu aparkalekuaren beharrizanak, honela: aparkaleku plaza 1 sestra gaineko edozein erabileratako eraikuntzaren 100 m²-ko.

Iragarkiaren kodea: L1006800