61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzak 2010eko apirilaren 16an eman 59/2010 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Larrasoañako 21. poligonoko 51. lurzatiaren xehetasun azterlana, Pedro Alberto Pasaman Znacovskik sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Esteribarren, 2010eko apirilaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L1007390