61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Alkatetzaren 61/10 dekretua

Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2010eko apirilaren 20an. Hona haren testu osoa:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraituz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Alkate naizen aldetik dagozkidan eskudantzia guztiak bigarren alkateorde Avelino Micheo Iriarteren esku uztea, nire ordez ari dadin 2010eko apirilaren 24tik maiatzaren 1era kanpoan naizen bitartean.

Bigarrena.-Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal duzula, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donezteben, 2010eko apirilaren 20an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1007348