61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

135/2010 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, osasun larrialdietako teknikari titulua lortzeko modalitate libreko probetarako ebaluazio batzordea izendatu eta probak egiteko egunak ezartzen dituena.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 488/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2009-2010 ikasturterako osasun larrialdietako teknikariaren titulua lortzeko probak deitu ziren.

Ebazpenaren 13. oinarrian xedatzen denez, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak proba horretarako ebaluazio batzorde bakarra hautatuko du.

Hala, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak batzordearen izendapenari buruz aurkeztutako txostena ikusi da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasun larrialdietako teknikariaren titulua lortzeko modalitate libreko probetarako ebaluazio batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea. Hona zerrenda:

Batzordeburua:

-Ana Bermejo Garde andrea, Iruñeko Sanitaria BHIko "Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak" espezialitateko irakaslea.

Idazkaria:

-M. Teresa Rodríguez Berzal andrea, Iruñeko Sanitaria BHIko "Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak" espezialitateko irakaslea.

Batzordekideak:

-Leonisa Pascual Cervera andrea, Sanitaria BHIko "Osasun Prozesuak" espezialitateko irakaslea.

-Alberto Fernández Montoya jauna, Uharteko BHIko "Ibilgailuen Mantentze-lanak" espezialitateko irakaslea.

-Isabel Górriz Noain andrea, Sanitaria BHIko "Osasun eta laguntza prozedurak" espezialitateko irakaslea.

-Isabel Fernández Sola de Zaldívar andrea, Sanitaria BHIko "Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa" espezialitateko irakaslea.

2. Probak egiteko ekainaren 7a eta 9a finkatzea. Ordutegi zehatza Iruñeko Sanitaria BHIn jakinaraziko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Lanbide-prestakuntzaren Atala-Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutuari, Sanitaria BHIri eta batzordekide izendatutako pertsonei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 4an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F1008092