61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Ordenantza, Cabanillasko Udalaren jarduera administratiboak herritarrekiko harremanetan egoki betetzeko kode orientagarria arautzen duena. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2010eko apirilaren 22an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko Udalaren jarduera administratiboak herritarrekiko harremanetan egoki betetzeko kode orientagarria arautzen duen ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean gutxienez ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen oholean argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2010eko apirilaren 27an.-Alkatea, Ana M.ª Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L1007489