61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernuaren Batzarrak 2010eko apirilaren 12an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Elizondoko UE-16 unitatea eta Baztango Udal Planeko SGZV1.1 birzatitzeko proiektua, berariaz irekitako espedientean dagoena eta Baztango Udalak sustatua. Otazu hirigintzako legelariak eta Barbarin arkitektoak prestatu zuten 2010eko martxoan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Elizondon (Baztan), 2010eko apirilaren 26an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1007367