61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Kontratuaren behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 138.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da ezen, Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak 2010eko apirilaren 22an hartutako erabakiaren bidez, behin betikoz esleitu dela hornidura kontratu hau, azaroaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu-Legearen bidez sortutako toki inbertsioko Estatu Funtsaren kontura finantzatuko dena:

Xedea: haririk gabeko teknologiaren bidez Udalaren eraikinak ahotsez eta datuz batzeko sistemaz hornitzeko kontratua.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, presako tramitazioarekin.

Esleipenaren prezioa: 156.271,18 euro, BEZa kanpo.

Esleipen hartzailea: Discom, redes de telecomunicación, S.L.

Argitara ematen da, aipatutako legezko erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2010eko apirilaren 23an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1007339