61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2008tik 2010era luzatutako aurrekontuan diru-sarreren bidez sorturiko kreditua erabiliz aldaketa egiteko 4/2010 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2010eko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008tik 2010era luzatutako aurrekontuan diru-sarreren bidez sorturiko kreditua erabiliz aldaketa egiteko 4/2010 espedientea; 14.221,44 euro dira, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2010eko martxoaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

1-1210-64501

Informatikako eta telekomunikazioetakoa azpiegiturak moldatzea

14.221,44 euro

Kreditua, guztira:

14.221,44 euro

FINANTZABIDEA:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

720-02

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa

14.221,44 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2010eko apirilaren 21ean.-Jarduneko alkatea, Iñaki Miguel Martiarena.

Iragarkiaren kodea: L1007307