61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1109/2010 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez Ondasun Higigarrietako goi mailako teknikarien lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi da: bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat egitea, hautaproben bidez, zerrenda hauek osatzeko: batetik, ondasun higigarrietako goi mailako teknikarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda, eta bestetik, halako lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda, gero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak betetzeko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako dei eginen dute, prestakuntzako lanpostuetarako izangaien zerrendak egiteko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluaren eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduaren arabera, honako hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.-DEIALDIA, ONDASUN HIGIGARRIETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI GISA PRESTAKUNTZA JASOKO DUTEN IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO

Hona hemen deialdiaren,

Oinarriak

Lehena.-Deialdia egiten da Ondasun Higigarrietako goi mailako teknikarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak aldi baterako bete ahal izateko.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori erabiliko da ezin bada baliatu azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen den langileen zerrenda. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E mailakoa edo taldekoa.

b) Bere lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia egin izana benetan.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo horien baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

2.2. Oinarri honen 2.1.d) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko da, bi deialdietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek.

Hirugarrena.-Hautapen prozesua eta balorazioa.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko da hautapen prozesua.

Laugarrena.-Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren adierazpena honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

II.-DEIALDIA, ONDASUN HIGIGARRIETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI GISA ALDI BATERAKO KONTRATATUAK IZATEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT OSATZEKO

Hona hemen deialdiaren,

Oinarriak

Lehena.-Deialdia egiten da Ondasun Higigarrietako goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharrak aldi baterako bete ahal izateko.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo gero batean prestatzen ahal diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziatuaren, arkitektoaren edo ingeniariaren titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko da, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautaketa-prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Hautapen prozesua eta balorazioa.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko da hautapen prozesua.

Laugarrena.-Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiei dei egitea.

Izangaiei dei egiteko eta, kasua bada, kontratatzeko orduan, arau hauetan ezarritakoari segituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honetako oinarriak, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an emandako 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 4. idatz-zatian ezarritakoa. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak arautzen dira.

III.-BI DEIALDIETARAKO OINARRI KOMUNAK

Lehena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, zenbait formatu aurreikusi dira erregistro orokor elektronikoan artxiboak eransteko, eta horietako edozein erabiltzen ahalko da parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak eransteko.

2.2. Eskabideak I. eranskinean heldu den ereduaren araberakoak izanen dira, aldi baterako kontratazioetarako izangaien kasuan, eta II. eranskineko ereduaren araberakoak, prestakuntzarako izangaien kasuan. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren edozein bulegotan daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren 2.1 a oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik.

Ondasun Higigarrietako goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko dei egiten zaien izangaiek ez bestek aurkeztu beharko dituzte titulazio betebeharra frogatzen duten agiriak, kontratua gauzatzen denean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera adierazten denean.

2.3. Desgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak aipatu ebazpenaren bidez onetsitako deialdietako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai jarriko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orrian, Zerbitzuen atalean, Enplegu Publikoan.

Aipatu zerrendak argitaratu ondoko bost egunean, interesdunek erreklamazioak egin ahalko dituzte, edo eskabideko akatsak zuzendu. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita direla, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Probak.

4.1. Hautapen prozesua proba hauen bidez eginen da:

A.-Lehenbiziko proba: teorikoa, test moduko 50 galderari idatzita erantzun beharko zaie ebazpen honen III. eranskineko gai-zerrendaren gainean.

Proba honetan 40 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren herena (hots, 14 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

B.-Bigarren proba: ariketa praktikoa. Epaimahaiak eranskinean agertzen diren gaiei buruz planteatzen dituen bi ariketa idatzita eman beharko dira. Lehendabizikoan kasu praktiko bat idatzita ebatzi beharko da, eta bigarrenean diapositiba batzuk azaldu beharko dira.

Proba honek 60 puntuko kalifikazioa du, gehienez ere. 30 ariketa bakoitzean, eta baztertuta geldituko dira gehieneko puntuazioaren herena gutxienez, hau da, 20 puntu, eskuratzen ez duten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, ariketa batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

4.2. Probetarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak baztertuko dira.

Lehenbiziko proba kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa"), hura gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

4.3. Hautaprobak egiteko, desgaitasuna dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Bosgarrena.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: María Inés Tabar Sarrías andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: María del Carmen Valdés Sagüés andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Museoen Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Mercedes Jover Hernando andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: Miguel Ángel Hurtado Alfaro jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Nafarroako Museoaren Ataleko burua.

Mahaikidea: Francisco Javier Zubiaur jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Nafarroako Museoko goi mailako teknikaria.

Ordezko mahaikidea: Ana Elena Redín andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Nafarroako Museoko goi mailako teknikaria.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Mahaikide idazkaria: José Miguel Gamboa jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Alejandro Alonso Zapata jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko APTa.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eska dezake probak zuzentzeko. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.

Seigarrena.-Gainditzen dutenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatzen bukatu eta gerta litezkeen berdinketen gaineko erabakia hartu ondotik, epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu Publikoa") eta probak egiten diren tokian:

-Aldi baterako kontratatuak izateko deialdian proba gainditzen duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

-Prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko deialdiko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: proba bakoitzean puntuaziorik altuena lortu duena lehenetsiko da, probak egin diren hurrenkeran. Berdinduta segituz gero, egin beharreko proban zuzen erantzundako galdera gehien duen izangaiaren alde jokatuko da, eta hala ere, berdinduta segituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa epaimahaiak eginen du eta ukitutako izangaiei bertan agertzeko deia eginen zaie.

b) Prestakuntzarako izangaien deialdia: deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketarik izanez gero, proba bakoitzean puntuaziorik altuena lortu duena lehenetsiko da, probak egin diren hurrenkeran. Berdinduta segituz gero, egin beharreko proban zuzen erantzundako galdera gehien duen izangaiaren alde jokatuko da, eta hala ere, berdinduta segituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa epaimahaiak eginen du eta ukitutako izangaiei bertan agertzeko deia eginen zaie.

Zazpigarrena.-Ondasun Higigarrietako goi mailako teknikari lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda eta deiak egitea.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautapen prozesuko espediente osoa jasorik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

7.2. Deia.

Oinarri honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako oinarrietan xedatutakoari jarraikiz deituko zaie; betiere, prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Deia jasotzen duten izangaiek kasuan kasuko deialdian titulazioari buruz eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu eta dokumentazio horren fotokopia konpultsatua ekarri beharko dute.

Eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak edo behar diren frogagiriak aurkezten ez dituztenak hautaketa-prozesutik baztertuko dira Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zortzigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintza eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, salbu epaimahaiak emanak badira, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Eskabidea, ............................. lanetan aritzeko aldi baterako kontratatuen deialdian parte hartzeko. Deialdia ....... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .(e)ko ........aren ...(e)an.

1.-Norberaren datuak.

Izen-deiturak: ............................., NAN zenbakia: ................, nazionalitatea: ..............., jaioteguna: .............., helbidea: ................, herria: ......................, probintzia: ......................., posta kodea: ........, telefonoak (3 gehienez) ............................... posta elektronikoa: ..........................

2.-Desgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

  • Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.
  • Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3.-Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4.-Horrez gain, hauxe diot:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua, ez eta gabetua ere, eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

Oharrak:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla dokumentu honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

Eskaera, ........ lanetan aritzeko prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ........ko ..............aren .............(e)an.

1.-Norberaren datuak.

Izen-deiturak: ............................., NAN zenbakia: ................, nazionalitatea: ..............., jaioteguna: .............., helbidea: ................, herria: ......................, probintzia: ......................., posta kodea: ........, telefonoak (3 gehienez): .............................. posta elektronikoa: .....................

2.-Zein lanpostutarako izendatu den, haren datuak:

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Maila:

3.-Desgaitasuna egiaztatzea (bidezkoa denean bakarrik).

  • Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.
  • Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4.-Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako zera adierazten dut:

  • Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).
  • Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5.-Horrez gain, hauxe diot:

Jardunean egoteko tituluez gain, baditut deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditut, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

Oharrak:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla dokumentu honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

Ondasun Higigarrietako goi mailako teknikaria

1. gaia.-Ondare kontzeptuaren bilakaera. Ondare historiko-artistikotik ondasun kulturaletara.

2. gaia.-Desamortizazio prozesuak Nafarroan eta haien eragina ondare kulturalaren esparruan. Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea.

3. gaia.-Nafarroako monumentuen katalogoa.

4. gaia.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusia.

5. gaia.-14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa.

6. gaia.-Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa.

7. gaia.-Ondare Historikoari buruzko legeria. Europa. Espainia. Nafarroa.

8. gaia.-Ondasun higigarrien babesa.

9. gaia.-Erdi Aroko artea Nafarroan.

10. gaia.-Berpizkundea Nafarroan.

11. gaia.-Barrokoa Nafarroan.

12. gaia.-XIX. eta XX. mendeetako artea Nafarroan.

Iragarkiaren kodea: F1007859