61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanaldi erdian gizarte-langile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da lanaldi erdian gizarte-langile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea.

1.2. Hautaprobak gainditurik, deialdiko lanpostua betetzeko izendatua gertatzen den pertsona B maila edo taldean egokituko da, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan edota plantilla organikoan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu.

1.3. Deialdi honen xede den lanpostua betetzeko izendatua gertatzen den pertsona eta funtzionario izaera eskuratzen duena, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaio eta sistema horren babesean geldituko da.

1.4. Lanpostua betetzen duenak Giza Baliabideen Antolaketa eta Funtzionamendurako azterlanean gizarte-langileentzako zehazten diren eginkizunak beteko ditu, baita horietaz gain agintzen zaizkionak ere.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

-Adinez nagusia izatea.

-Gizarte Laguntzailearen edo Gizarte Laneko diplomadunaren titulua, edo haiek lortzeko baldintza guztiak betetzea, deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

-Ibilgailuak gidatzeko, gutxienez ere B1 motako baimena izatea. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak izendapena baino lehenago ibilgailua duela frogatu beharko du.

-Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

-Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.

2.2. Arestiko betebeharrak, lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen bederetzigarren oinarriak xedatzen duen maneran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean eta oposizio prozedura osoan izendapen eguna arte bete ere.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 30 egun naturaleko epean.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Mankomunitateko buruordea.

Mahaikidea: Mankomunitateko gizarte-langile bat.

Ordezkoa: Mankomunitateko gizarte-langile bat.

Mahaikidea: Eremuko gizarte zerbitzuko gizarte-langile bat.

Ordezkoa: Eremuko gizarte zerbitzuko gizarte-langile bat.

Mahaikidea: Eremuko gizarte zerbitzuko gizarte-langile bat.

Ordezkoa: Eremuko gizarte zerbitzuko gizarte-langile bat.

Idazkaria: Mankomunitateko idazkaritza.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.-Oposizioaldia nola egin.

6.1. Hiru ariketa izanen ditu oposizioak; haietako bi idatzizkoak eta baztergarriak izanen dira, eta hirugarrena proba psikotekniko bat.

6.2. Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta erregelamenduaren arabera iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak.

7.-Oposizioaldia.

7.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu, eta 100 puntu lortzen ahalko dira bertan.

a) Lehen ariketa: idatzizko proba bat, gehinez ere bi ordu eta erdian 2. eranskineko gai-zerrendako gai bat garatzea.

b) Bigarren ariketa: gehienez ere bi ordu eta erdian idatzizko proba bat egitea 2. eranskineko gai-zerrendako gai bati buruz. Idatzizko ariketa praktiko bat izanen da, deialdiaren lanpostuarekin ikusteko duten eginkizunei eta edukiei buruzkoa.

c) Hirugarren ariketa: Proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak eginen ditu Proba horiek, eta Zerbitzu horrek izangai bakoitzari emanen dien puntuazioa onartu beharko du oposizioko epaimahaiak.

7.2. Oposizioko lehendabiziko bi ariketak baztergarriak izanen dira, eta haien balorazioak 100 puntu eginen du, gehienez, honela banaturik:

-Lehen ariketa: gehienez ere 45 puntu, eta bazterturik geldituko dira puntu erdiak erdiesten ez dituzten izangaiak.

-Bigarren ariketa: gehienez ere 45 puntu, eta bazterturik geldituko dira puntu erdiak erdiesten ez dituzten izangaiak.

-Hirugarren ariketa: gehienez ere 10 puntu.

Epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuko ditu kalifikazioak, baita oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

7.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, agirien aurkezpena eta dokumentazioa eramatea.

8.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, probak gainditzen dituztenen zerrenda argitaratuko du epaimahaiak, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, izangai bakoitzak oposizioko ariketetan lorturiko kalifikazioak batuta; orobat, deialdiko lanpostua betetzeko puntuaziorik altuena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena. Proposamen hori Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuko da.

8.2. Proposatutako izangaiak espresuki uko egiten badio izendapenari, oposizioa gainditzen duen zerrendako hurrengoarentzat izanen da izendapen proposamena.

8.3. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu Mankomunitatera:

-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

-Gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

-Ibilgailua duela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

-Deialdiaren 2. oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

-Ziurtagiri mediko ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

-Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

8.4. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren ekintza guztiak baliogabetuko dira, eskabidean gezurra esateagatik egotzi ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

8.5. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 8.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea Mankomunitateko buruak, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Mankomunitateko buruak ebazpen bidez gizarte langile izendatuko du izendatuko du aitzineko atalean ezarritakoa betetzen duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendatzen den izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpenetik aitzina. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbertzeko kasuetan salbu, Mankomunitateko langile izateko eskubide oro galduko du. Hori gertatuz gero, Mankomunitateko buruak gainditu dutenen zerrendan, 8.1 atalean aipatzen den horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta harekin ere aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

10.-Errekurtsoak.

10.1. Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat para daiteke hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Legeria orokorrean ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo horretako bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, organo egileari aldez aurretik errekurritzeko asmoa dagoela adierazita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

10.2. Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, buruari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoan.

Cadreitan, 2010eko apirilaren 28an.-Mankomunitateko burua, Engracia Fernández Reyero.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..............................., adinez nagusia. NAN zenbakia: ................ Egungo helbidea: herria ....................................., probintzia ......................................, karrika ........................................................................, posta kodea .......................... Telefonoa: ......................

Zure aitzinera azaldu eta adierazten dut:

Lanaldi erdian eta funtzionarioaren araubidean gizarte-langile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Deialdiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Eskabide honi erantsitako orri kopurua:

Horiek horrela, honakoa

Eskatzen dizut eskabide hau ontzat eman eta, horren ondorioz, arestian aipatutako deialdian onar nazazula.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

ARGUEDASKO, CADREITAKO, MILAGROKO, VALTIERRAKO ETA VILLAFRANCAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

2. ERANSKINA

Oposizioaldiko lehenengo eta bigarren ariketarako gaien zerrenda

1.-Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udala: osagaiak, eskumenak. Toki entitateen funtzionamenduaren araubidea.

2.-Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea. Interesdunak. Baldintzak eta epeak. Administrazio prozedura.

3.-Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea.

4.-Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena. Gizarte zerbitzu orokorren zorroa: jarduketa eremuak; oinarrizko laguntza eta gizarte bazterketa.

5.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoa. Nafarroako Mendekotasun Agentzia. Familiaren Zuzendaritza Nagusia. Nafarroako Berdintasunerako Institutua.

6.-Generoko indarkeriaren kontrako babes integraleko neurriak Nafarroan. Araudia. Jarduketa protokoloak. Errekurtsoak.

7.-Oinarrizko laguntzaren gizarte zerbitzuen sistema publikoa Nafarroan, udalen oinarrizko gizarte zerbitzuak: Cadreita-Valtierra aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen funtzionamendua, finantzabidea, langileak eta programak.

8.-Familia eta komunitatea, Nafarroako gizarte zerbitzuen jarduketa eremuak diren aldetik.

9.-Haurrak eta gazteak, gizarte zerbitzuen jarduketa eremuak diren aldetik: legezko esparrua, antolaketa eta laguntzak. Egungo egoera landa eremuan.

10.-Hirugarren adina, gizarte zerbitzuen jarduketa eremua den aldetik: legezko esparrua, antolaketa eta laguntzak. Haren egoera Nafarroan.

11.-Gizarteratzea, gizarte zerbitzuen jarduketa eremua den aldetik: legezko esparrua, antolaketa eta laguntzak. Haren egoera Nafarroan.

12.-Gutxiengo etnikoak, gizarte zerbitzuen jarduketa eremua den aldetik: legezko esparrua, antolaketa eta laguntzak. Egungo egoera landa eremuan.

13.-Ezgaitasuna dutenak, gizarte zerbitzuen jarduketa eremua den aldetik: legezko esparrua, antolaketa eta laguntzak. Haren egoera Nafarroan.

14.-Laguntza drogen mendekoendako eta gizarte zerbitzuen esku-hartzea, legezko esparrua eta laguntzak. Haren egoera Nafarroan.

15.-Nafarroan dauden etorkinak artatzeko plana.

16.-Gizarte zerbitzuen erabiltzaileendako informazio sistema.

17.-Boluntarioak gizarte ekintzetan, martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legea.

18.-Nafarroako gizarte zerbitzuen plan estrategikoa 2008 eta 2010 bitarte.

19.-Autonomia sustatzeko eta Menpekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legea, abenduaren 14koa.

20.-Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa.

21.-Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea, Haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.

22.-Urtarrilaren 19ko 7/2009 Foru Dekretua, Haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua.

23.-Talde-lana gizarte zerbitzuetan. Mota guztietako profesionalen eginkizunak eta profilak. Oinarrizko laguntzaren gizarte zerbitzuak Mankomunitatean.

24.-Gizarte-lanean esku hartzeko metodologia.

Iragarkiaren kodea: L1007659