61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Arakilgo (Nafarroa) udal mugapeko Etxarrengo herrigunean gas propanoa biltegiratzeko zentro bat eraikitzeko administrazio baimenaren eskaerari buruzkoa, 9 etxebizitza dituen auzoberria eta aurretik zegoen etxebizitza bat hornitzeko.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 46 bis artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Repsol Butano, S.A. Helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, 31002 Iruña.

Eskaeraren xedea: administrazio baimena, gas propanoa biltegiratu eta hodi bidez banatuko duen zentro bat eraikitzeko.

Instalazioen deskribapena: 4.000 litroko GLP biltontzi bat (E-5) lur azpian instalatzea proiektatu da, auzoberriaren jabetzapeko lurretan. Biltontzitik adar-hodiak aterako dira, 10 etxe horiei zerbitzu emateko.

Aurrekontua: 2.100,64 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua). Han berean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2010eko apirilaren 9an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F1006577