61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko ediktua

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du Aintzane Buldain Azanza andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren 1209/2009 Ebazpenaren aurka jarritako 484/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea igor diezaiotela. Ebazpen haren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiko lehiaketaldian, eta maiatzaren 13ko 990/2009 Ebazpenaren aurka jarritako erreklamazioak ebatzi ziren. Deialdia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko auzi-errekurtso hari buruzko prozedura judizialean ematen den epaiak honako hauen bidezko eskubide edo interesak ukitzen ahal ditu: maisu-maistren kidegoan Haur Hezkuntzaren espezialitatean (euskaraz) sartzeko izangaien zerrendan, oposizio-lehiaketan lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran antolatutakoan, Idoya Altuna Arregui eta Idoya Vergara Almándoz andreen artean (biak barne) dauden parte-hartzaile guztiak.

Horregatik guztiagatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, ediktu honen bidez maisu-maistren kidegoan Haur Hezkuntzaren espezialitatean (euskaraz) sartzeko izangaien zerrendan, oposizio-lehiaketan lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran antolatutakoan, Idoya Altuna Arregui eta Idoya Vergara Almándoz andreen artean (biak barne) dauden parte-hartzaile guztiak epatzen dira, Aintzane Buldain Azanza andreak eskaturik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan tramitatzen ari den 484/2010 administrazioarekiko auzi-prozeduraren autoetan demandatu gisa ager daitezen, egoki irizten badiote. Horretarako, bederatzi eguneko epea izanen dute, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1007622