61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari laguntzaile izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

2010eko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ekoan, Ignacio Elarre Larraza jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, izan ere, hasieran izendatutako izangaietako batek deialdiaren oinarrietan eskatutako tituluren bat izatea ez zuen frogatu.

Deialdiaren 7.4 oinarriari jarraikiz, 30 egun naturaleko epea ireki da izendapenerako beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Epe hori igarota, Ignacio Elarre Larraza jaunak ez du agiririk aurkeztu, eta beraz, bidezko da lanpostu hori epaimahaiak igorritako izangai gaindituen zerrendan hurrengo dagoen izangaiarekin betetzea. Hala, izendapenaren hasierako proposamena osatzeko, Begoña Urra Egea andrea sartuko da, bera baita gaindituen zerrendan aurretik proposatutako izangaien ondoren dagoena.

Izendapen proposamen osagarri hau argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalean, orain proposatu den izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 3an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1008089