61. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakundearen estatutuen gordailua: "Asociación Clúster Solar de Navarra".

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2010eko maiatzaren 4ko 11:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: ''Asociación Clúster Solar de Navarra''. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitate profesionalak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Santiago Eraso Osés jauna (Energías Fotovoltaicas de Navarra, S.L.) eta José Abel González Moreno jauna (Energías Renovables Integrales, S.L.).

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei jakinarazi eta jakin dezaten. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 5ean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F1008088