60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

SORIAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 61/2008 betearazpena

Antonia Pomeda Iglesias andreak, Soriako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Oscar Carrasco Valeirok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Encofrados Garcia KharraT S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 61/2008 betearazpen-prozeduran autoa eman da 2010eko martxoaren 24an. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

"Epaileak hau erabaki du: Soldatak Bermatzeko Funtsa subrogatutzat jotzea Encofrados Garcia Kharrat, S.L.(IFK B31895113) enpresak Oscar Carrasco Valeiro (NAN 28971853H) langilearekin duen 4.483,31 euroko kredituan, Soldatak Bermatzeko Funtsak ordaindu dion horretan. -Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari. -Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bedi."

Eta Encofrados Garcia Kharrat S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Sorian, 2010eko apirilaren 13an.-Idazkari judiziala, Antonia Pomeda Iglesias.

Iragarkiaren kodea: J1007116