60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 656/2009 jabari-espedientea

Nuria González García andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Gestaurina 2001, S.L.k eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 656/2009 prozedura bideratzen ari da, finka hau zuzentzeko:

1.-Lurzatia Cintruenigoko jurisdikzioan, Camponuevon, El Llanoko mugapean, erregu bateko eta hamar almute-neurriko edukiera duena, horren baliokidea 14 area eta hirurogei zentiarea dela. Mugak: iparraldean errepidea; hegoaldean bidezidorra; ekialdean, Hermenegildo Pérez eta mendebaldean Agustín Garbayo.

Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua: 883. liburukia, 53. liburua, 101. orria, erregistroko 3199. finka.

2.-Lurzatia Cintruenigoko jurisdikzioan, El Llanoko mugapean, Camponuevo alderdian, bi erreguko eta hiru almute-neurriko edukiera duena, horren baliokidea hemeretzi area eta hirurogeita sei zentiareako azalera dela. Mugak: iparraldean Benito Bissie, eta Kapitainaren bidezidorra; hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean, onibarra -olibadia-, Bornos eta Murilloren alarguna den kondesa andrearena.

Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua: 11. liburukia, 1. liburua, 5. orria, erregistroko 1. finka.

3.-Lurzatia Cintruenigoko jurisdikzioan, El Llanoko mugapean, Camponuevo alderdian, erregu bateko eta lau almute-neurriko edukiera duena, horren baliokidea 11 area eta hogeita hiru zentiareako azalera dela. Mugak: iparralde, hegoalde, ekialde eta mendebaldean, Bornos eta Murilloren alarguna den kondesa andrearen olibadia.

Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua: 11. liburukia, 1. liburua, 11. orria, erregistroko 2. finka.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, 1. eta 3. finken erregistroko titularra den Rafael Rincón Cornago jaunari eta 2. finkarena den Gregorio Fernández Peñari, eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2009ko azaroaren 25ean.-Idazkari judiziala, Nuria González García.

Iragarkiaren kodea: J1007163