60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 49/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, bidegabeko jabetzearen falta dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

87/09 epaia. Tuteran, 2009ko apirilaren 24an.

Octavio Tobajas Gálvez jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, bidegabeko jabetzeagatik bideratzen ari den 49/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Judizio horretan hauek parte hartu dute: Fiskaltzak, María Teresa Cebollada Fríasek, salatzaile gisa, eta Ramón Cuesta Cuestak, salatu gisa.

Epaitza:

Ramón Cuesta Cuesta kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.4 artikuluan zehazturik dagoen bidegabeko jabetzearen falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, erantzukizun kriminala aldatzen duen inguruabarrik izan gabe, egunero sei euroko isuna ordaintzera hogeita hamar egunez. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ez ordaintzeagatik egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Ramón Cuesta Cuesta kondenatzen dut kalte eta galeren ordain gisa María Teresa Cebollada Fríasi 171,60 euro ordaintzera, gehi diru-kopuru horren legezko interesa.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta jakinarazten denetik bost eguneko epean apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratu batek ebatziko du.

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut (epaiaren ziurtapena jarduketei erantsiko zaie).

Eta Ramón Cuesta Cuestari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1007161