60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

147/2010 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2010-2011 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena.

Ikusirik Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2010-2011 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onets daitezen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2010-2011 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzura, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko martxoaren 29an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2010-2011 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak

1.-Egutegia.

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan emanen diren hizkuntza ikasketek 2010-2011 ikasturtean izanen duten eskola egutegiak baldintza hauek bete beharko ditu:

1. Ikasturtea 2010eko irailaren 1ean hasi eta 2011ko ekainaren 30ean bukatuko da.

2. a) Lehenengo eskola eguna irailaren 27a izanen da eta azkena maiatzaren 31.

b) Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan azterketak, programazio lanak, departamentuko bilerak, klaustroak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

c) Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, azterketak, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, departamentu didaktikoen memoriak, amaierako memoria eta beharrezko diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

3. a) Egutegiak bermatu beharko du talde bakoitzak 130 eskola ordu izanen dituela gutxienez, ikasketa horien antolaketa ezartzen duten uztailaren 4ko 88/2007 eta irailaren 11ko 149/2008 foru aginduetan azaltzen denarekin bat. Eskolaldiak 60 minutukoak izanen dira. Eskolek zehaztuko dute ordu modalitate desberdinetan 130 eskola orduak osatzeko beharrezkoak diren irakaslan zuzeneko eskola eguneko ostiralen kopurua. Irakaslan zuzenik gabeko gainerako eskola eguneko ostiralak, irakasleentzat nahitaezkoak, zeregin hauetarako erabiliko dira: koordinazio lanak, ziurtapen probak prestatzea, programazioak eta zehaztapenak berrikustea, ebaluazio mailak eta irizpideak prestatu, estandarizatu eta horiekin ohitzea, baita kurtsoaren garapenarekin zerikusia duten gainerako jarduerak ere.

b) Ezinezkoa izanen da eskolaldia etetea azterketa edo ebaluazio aldiak ezartzeko, ez eta ebaluazio bilerak edo klaustroak egiteko ere.

c) Ikasleren batek edo denek eskolaren batera huts egiteak ez du galaraziko ikastetxeak programaturiko ordutegi ofizialen araberako eskolak eskaintzen segitzea.

4. Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a eta abenduaren 8a, eta herriko zaindariaren jaieguna. Herriko zaindariaren jaieguna eskola eguna ez den batean izaten denean, horren ordezko egun bat jarriko da.

5. Urriaren 11 eta abenduaren 7a eskola gabeko laneguntzat joko dira.

6. Eguberrietako oporrak abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 9an bukatuko dira, bi egun horiek barne. Aste Santuko oporrak apirilaren 21etik maiatzaren 1era arte izanen dira, biak barne.

7. Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

2.-Tramitazioa

Tramitazioa egiteko honela jokatuko da:

1. Ikastetxeetako zuzendariek 2010-2011 ikasturterako eskola egutegia prestatuko dute eta, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, egutegiaren proposamena Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorriko diote. Horretarako azken eguna 2010eko ekainaren 4a izanen da.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak onetsiko ditu, aztertu ondoren. 2010eko ekainaren 18a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak onetsitzat joko dira.

3. Ikastetxeren batek bere egutegiaren proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio egutegia.

4. Egutegiak, onetsi ondoren, nahitaez bete beharko dituzte ikastetxe guztiek. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

5. Ikastetxe bakoitzaren egutegia ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimen idatzia ematen.

3.-2010-2011 ikasturteko eskola egutegia. Hizkuntza ikasketa espezializatuak.

F1006201_0.pdf

Iragarkiaren kodea: F1006201