60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 84/2009 hipoteka-betearazpena

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: La Caixa D'estalvisI Pensions de Barcelona -La Caixak eskaturik, hipoteka bat betearazteko, Moha Ed Dahben aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000084/2009 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

-Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Higiezina Fiteron, La Villa kalean, hamalau zenbakiduna; hiru solairu ditu, eta atzeko aldean laugarren solairu bat. Zortziehun dekalitro inguruko alde bat eta zortziehun eta berrogeita hamar dekalitroko kupela ditu; hogeita lau metro karratuko azalera du. Mugak: sartu eta eskuinean Josefa Rezabal; ezkerrean, Benigna Medranoren jaraunsleak eta atzean, Domingo Huarte.

Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2779. liburukia, 149. orria, 231. finka.

Laurogeita hamazortzi mila bederatziehun eta hogeita zazpi euro eta berrogeita sei zentimotan (98.927,46 euro) baloratu da.

Enkantea 2010eko ekainaren 22an eginen da, 11:00etan.

-Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

A.-Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

B.-Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

C.-Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 8047 000000000000 kontuan (3180 0000 06 0084 09 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina.

Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ulertuko da lizitatzaileek nahikotzat onartzen dutela jarduketetan dagoen titulazioa.

8.-Betearazpenpekoei hori guztia beren helbidean jakinarazteko ahaleginak huts egiten badu, honako honek jakinarazpen gisa balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2010eko apirilaren 20an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1007095