60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1135/2009 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Jesús Manuel Bea Ruizek eskaturik, aldi baterako ezintasunerako gizarte segurantzaren erreklamazioa dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Fremap mutuaren eta José Ramón Vicuña Serranoren aurka bideratzen ari den 1135/2009 demandan, erabaki da José Ramón Vicuña Serrano demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko maiatzaren 20ko goizeko hamarrak eta hamabostean 15. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, epaiketa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta José Ramón Vicuña Serranori zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 10ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1008271