60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 65/2010 betearazpena

Laura Jorge Irañeta, Yolanda Campos Bergua, Marta Iglesias Río, Lola Florinda Arnez Lizarazu, Adrián Marcos González, Sara Lizaur Expósito eta Oscar Andrés González Izquierdok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Armarina, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 65/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bakarra.-Laura Jorge Irañeta, Yolanda Campos Bergua, Marta Iglesias Río, Lola Florinda Arnez Lizarazu, Adrián Marcos González, Sara Lizaur Expósito eta Oscar Andrés González Izquierdok eskaturik, Armarina S.L.ren aurkako betearazpena abiarazten da, diru kopuru hau ordain dezan: 35.737,05 euroko printzipala, gehi 2.144,22 euro behin-behineko interes gisa, eta 3.573,71 euro behin-behineko kostuen ordainean, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Betearazpenpeko enpresa non den jakiterik ez dagoenez, jakinaraz bedi auto hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean ediktua argitaratuz.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost eguneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184-1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0065.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori proposatzen dut.

Eta Armarina, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007160