60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 699/2009 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzak eskaturik, ofiziozko prozedura batzuen ondoriozko erreklamazioa dela-eta, Alvarado de Hostelería, S.L.ren, Gina Rodica Constantinen, Francia Sirete Ortiz de Leybaren, Daysi Maritza Pérez Matosen eta Jeane Aparecida Luminato da Silvaren aurka bideratu den 699/2009 demandaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko ekainaren 8ko 09:25ean 15. judizio-aretoan ager dadin (lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Jeane Aparecida Luminato Da Silvari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1007166