60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 171/2009 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: M.ª Ángeles Sada Ruizek, Luis Jesús Gorri Martínezek, Francisco Javier Jiménez Valenciak, Juan José Aramendia Arrietak, Juan Baigorri Angosek, José Antonio Ansa Sesmak, Sonia Nanclares Gilek eta Juan Pablo Lenzano Bayonak eskaturik, Industrias Garde, S.A. enpresaren aurka, diru-kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000171/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman dela gaurko egunean:

Lehena.-Industrias Garde, S.A.ren kontrako betearazpena abiarazten da, M.ª Ángeles Sada Ruizek, Luis Jesús Gorri Martínezek, Francisco Javier Jiménez Valenciak, Juan José Aramendia Arrietak, Juan Baigorri Angosek, José Antonio Ansa Sesmak, Sonia Nanclares Gilek eta Juan Pablo Lenzano Bayonak eskaturik. Printzipala 99.525,74 eurokoa da, behin-behineko interesak 5.971,54 eurokoak eta behin-behineko kostuak 9.952,57 eurokoak.

Bigarrena.-Dekretatzen da, eskatu den bezala, betearazpenpeko alderdiaren ondasunak enbarga daitezela, enpresaren egoitza sozialean edo/eta egoitza partikularrean aurki litezkeen ondasunak, hain zuzen. Horretarako behar diren xehetasunak bidaliko dira Tafallako (Nafarroa) bidezko Epaitegi Dekanora, bertan izendatzen den batzorde judizialak enbargoa egin dezan; ebazpen hau baliatzen ahalko du legezko agindu gisa eta, halaber, ahalmena ematen zaio ordena publikoaren indarren edo sarrailagilearen laguntza eskatzeko, behar izanez gero.

Hirugarrena.-Demandatuen ondasunak enbargatzen dira, behar adina. Ze ondasun dituzten jakiterik ez dagoenez, ikerketa egin bedi hori jakiteko, eta hori helburu, behar diren ofizioak eta aginduak bidal biezazkie probintziako trafikoko buruari, alkateari, Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuari eta Zerga Agentziako zuzendariari, epaitegi honi adieraz diezaioten Ogasun Publikoak diruren bat zor ote dion betearazpenpeko alderdiari pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, balio erantsiaren gaineko zergaren edo beste edozein zergaren itzulketa gisa. Eta eskatuko zaie, orobat, haien datuen arabera zordunak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda bidal dezaten bost eguneko epean, legezko eskakizunak deusetan galarazi gabe. Erabakitakoa bidezko arrazoirik gabe betetzen ez badute, dagozkien erantzukizunez ohartaraziko zaie agintari eta funtzionario horiei (LPLaren 75.3 eta 238.3 artikuluak). Halakorik badago, betearazpenpeko alderdiak dituen ibilgailuak enbargatzea erabakitzen da eta, horrekin batera, behar den idazpena eta ziurtagiria eskatzen dira. Ogasun Publikoak betearazpeneko alderdiari itzultzeko duen dirua ere enbargatzen da, premiamenduaren xede den kopurua berdindu arte. Dirua epaitegi honek Baneston duen Gordailuen eta Kontsignazioen Kontuan sartzea eskatzen da (Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5eko sukurtsala; epaitegiaren erreferentzia: I3159 0000 64 0171/09 kontua).

Era berean, premiamendupekoaren kontu korronte, aurrezki-gordailu eta antzeko guztietan dauden saldo hartzekodunak eta horietan egiten diren diru-sarrera guztiak enbargatzea erabaki da, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko soil gisa jarduten badu; hori guztia zor duen printzipalaren zenbatekoa eta interes eta kostuetarako kalkulatu direnak berdindu arte. Premiamendupekoaren bizilekuan dauden finantza erakundeei behar diren komunikazioak igor bekizkie, hark dituen saldoak atxiki eta horien transferentzia egin dezaten, premiamenduaren xede den diru kopurua berdindu arte, jakinaraziz nolako erantzukizun penalak legozkiekeen premiamendupekoaren ondasun edo kredituen zati bat ezkutatu edo kentzeko asmoz premiamendupekoa elkar hartu edo hari lagunduz gero (Zigor Kodearen 519. eta ondoko artikuluak eta Merkataritza Kodearen 893. artikulua). Adieraziko zaie, orobat, bost egun baliodun dituztela errekerimendu honi erantzuteko, jakinarazten denetik hasita, LPLaren 75. eta 238.3 artikuluetan ezarritako ohartarazpenak eginez.

Laugarrena.-Betearazpenpeko alderdiari errekerimendua egitea ebazpen honen laugarren eta bosgarren arrazoibide juridikoetan agertzen diren betebeharrak eta errekerimenduak bete ditzan, eta ohartaraztea, horiek bete ezean, seigarren arrazoibidean agertzen diren ondorioak izanen direla eta horrek diru bidezko premiamenduak ezartzea ekar dezakeela, 300 eurokoak gehienez, atzeratzen den egun bakoitzeko.

Bosgarrena.-Ebazpen hau eta betearazpena eskatzen duen idazkia Soldatak Bermatzeko Funtsari bidali behar zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston, Nafarroako Gorteen kaleko 5ean (0030-8025 zenbakiko bulegoa) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.64 0171/09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Sinatua.

Eta Industrias Garde, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko martxoaren 12an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1006998