60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 134/2009

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, Aditzera ematen dut:

José Ignacio Undiano Landak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Aurkes, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 134/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia.

Epaitegi honetan 2010eko maiatzaren 27ko 10:30ean eginen den enkante publikotik kanpo utziko dira ondoko finka hauek:

1.-Lizarrako 6.130. finka, Lizarrako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua, 2.539. liburukian, 259. liburuan, 178. orrian. Lehen solairuko etxebizitza, Puy kaleko 26an (lehen 25).

Balorazioa: hirurogeita hamar mila hirurogeita hamasei euro (70.076 euro).

2.-Lizarrako 15.521. finka, Lizarrako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua, 2.557. liburukian, 277. liburuan, 194. orrian. Lehen solairuko etxebizitza Nabarreria kalean.

Balorazioa: hirurogeita hemezortzi mila euro (78.000 euro).

3.-Lizarrako 15.522. finka, Lizarrako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua, 2.557. liburukian, 277. liburuan, 196. orrian. Bigarren solairuko etxebizitza Nabarreria kaleko 16an.

Balorazioa: hirurogeita hemezortzi mila euro (78.000 euro).

4.-Lizarrako 15.523. finka, Lizarrako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua, 2.557. liburukian, 277. liburuan, 198. orrian. Hirugarren solairuko etxebizitza Nabarreria kaleko 16an.

Balorazioa: hirurogeita hemezortzi mila euro (78.000 euro).

Bere horretan eusten zaie enkantea egiteko baldintzei eta, halaber, 2010eko apirilaren 15eko ebazpenean eta 2010eko apirilaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ediktuan erabakitako gainerakoei.

Argitara bitez enkantea iragartzeko ediktuak komunitate honetako aldizkari ofizialean eta epaitegi honen iragarki-oholean, baita Lizarrako epaitegi egokian ere. Ediktu horietan baldintza orokorrak eta partikularrak azalduko dira, Prozedura Zibilari buruzko Legeak ezarritakoarekin bat, enkantean jartzen diren ondasunen izaera kontuan izanik.

Ebazpen honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, bost eguneko epean, ebazpena eman duen idazkari judizialari zuzendua. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.

Hori erabaki eta sinatu du. Idazkaria.

Eta Aurkes, S.L.ri, non den jakiterik ez baitago, eta herritar guztiei eta bereziki prozesu honetako alderdiei legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 7an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1008174