60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 83/2008 betearazpena

Integralia Movilidad, S.L.k eskaturik, Javier Muñoz Sarría enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 83/2008 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Baiesten dut Janer Muñoz Sarría jaunak interesen likidazioa aurkaratu izana eta betearazpenpeko alderdiak ordaindu behar dituen interesak 54,17 euroko zenbatekoan finkatzen ditut.

Gaitzesten dut Janer Muñoz Sarría jaunak kostuen tasazioa aurkaratu izana eta betearazpenpeko alderdiak ordaindu behar dituen kostuak 147,55 euroko zenbatekoan (BEZ a barne) finkatzen ditut.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Isabel María Olabarri Santos Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratu andreak. Fede ematen dut. Ados. Epaile magistratua; idazkaria.

Eta Janer Muñoz Sarríari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1007093