60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 29/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitza:

Gabriel Ángel Montenegro Mora kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 5 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Gabriel Ángel Montenegro Morak 150 euroko isuna ordaindu behar du.

Gabriel Ángel Montenegro Mora kondenatzen dut Cortefieli 39,90 euroko kalte-ordaina ematera.

Gabriel Ángel Montenegro Mora kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Gabriel Ángel Montenegro Morari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1007165