60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 13/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 28an.

José Antonio Izuel Gaston jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten ondoriozko auzia aztertu du, Julio Hernández Jaimeren aurka bideratu den ahozko eta jendaurreko 13/2010 berehalako falta-judizioan. Auziperatua Iruñean jaio zen eta Julioren eta María Elviraren seme da. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.

Julio Hernández Jaime kondenatzen dut, maula-falta bat egiten saiatzeagatik, zeina Zigor Kodearen 623.4 artikuluan zehazturik baitago, egunero bederatzi euroko isuna ordaintzera hilabetez (guztira 270 euro), edo, horren ordez, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera eta Eleclerq de Cordovillari 49,86 euroko kalte-ordaina ematera erantzukizun zibila dela-eta.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Julio Hernández Jaimeri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1007098