60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Adostasun gabeko 1029/2009 dibortzioa

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Martínez Chueca prokuradoreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1029/2009 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Fernando Eraso Martínez jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Marta Indurain Elizalde andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Martínez Chueca prokuradoreak, Marta Indurain Elizalde andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Fernando Eraso Martínez jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Lizarran (Nafarroa) 2003ko uztailaren 19an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin eta 2005eko otsailaren 11ko epaian ezarritakoekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko Erregistro Zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurka egiteko bideak: Apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Magistratua

Eta Fernando Eraso Martínez jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1007232