60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1491/2009 betearazpena

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: María Belén Goñi Jiménez prokuradore andreak eskaturik, 1491/2009 betearazpen-prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Estalin Fernando Erraez Briones jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Patricia Carolina Ferreira Torale andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Xedapen zatia:

Alderdi betearazleak, hots, Patricia Carolina Ferreira Torales andreak eskaturik, betearazpena abiarazten da betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Estalin Fernando Erraez Briones jaunaren aurka, diru kopuru hau ordain dezan: 4.105,63 euro, mantenu-pentsio atzeratuen ordainean, gehi interesetarako eta betearazpen kostuetarako behin-behinekoz kalkulatu diren 302,4 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa. Eska bedi informazioa epaitegi honetako zerbitzu informatikoen bitartez eta eman bekio bista alderdi betearazleari, bere eskubideari komeni zaiona eska dezan. Eta igor bedi ofizioa Trafikoko Burutzara, eskatutako ondorioetarako. Jakinaraz bekie alderdiei prozesua bideratzen ari den bitartean helbidea aldatzen badute berehala jakinarazi beharko diotela epaitegiari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 155.5 artikuluan ezarritakoaren arabera. Jakinaraz bekio ebazpen hau betearazpenpekoari eta eman bekio betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopia, hura zitatu eta epatu gabe, noiznahi pertsonatu ahal izan dadin betearazpenean. Itzul bitez aurkeztutako ahalordeak, autoetan horien lekukotza jaso eta gero. Ebazpen hau irmoa da eta ezin zaio inolako errekurtsorik egin (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 555.1 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean zordunak aurka egiten ahalko dio abian jarritako betearazpenari. Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Estalin Fernando Erraez Briones jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.-Sinatua. Epaile magistratua.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1007038