60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1862/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Vasyl Lozinskyy jaunak eta Jurijs Cernenoks jaunak, hots, betearazpenpeko alderdiak, 6.274,50 euro eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkioten. Alderdi betearazlearen ordezkari Javier Castillo Torres prokuradore jauna aritu da.

Eta Jurijs Cernenoks jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko martxoaren 11n.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1007207