60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1997/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Caja De Ahorros y Monte de Piedad de Navarra alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Basilio Jiménez Lozano jaunak, hots, betearazpenpeko alderdiak, sei mila hirurehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hogeita hamabi zentimo (6.379,32 euro) eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Javier Castillo Torres prokuradore jauna aritu da.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Basilio Jiménez Lozanori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1007205