60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2085/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Alderdi betearazlearen, hots, Javier Antonio Muniain Latasa jaunaren aldeko betearazpena abiarazten da, Fermín Echeverría Echeverria jaunak, hots, betearazpenpeko alderdiak, 5.215 euro ordain diezazkion, gehi interesak. Alderdi betearazlearen ordezkari Francisco Javier Echauri Ozcoidi prokuradore jauna aritu da.

Eta Fermín Echeverría Echeverríari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1007167