60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 342/2010 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Audiovisual Telecomunicaciones Evolution 3000 Sau alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Purificación San Pío Sánchezen jaso gabeko jarauntsiak eta jaraunsle ezezagunek, hots, betearazpenpeko alderdiak, bi mila eta hogeita hamazazpi euro eta hogeita zortzi zentimo eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion.

Eta Purificación San Pío Sánchezen jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 20an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1007091