60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Untzitiko Udalak, 2010eko apirilaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatua Untzitibarko Udal Planean, U-7 jarduketa unitateari dagokionez, Untzitiko katastroko 1. poligonoko 36. lurzatian. Sustatzailea Untzitiko Kontzejua da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Untzitin, 2010eko apirilaren 23an.-Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1007276