60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2010eko ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2010eko martxoaren 31an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen indarra duten ordenantza fiskal hauen aldaketa:

a) "Ordenantza, Sesmako udal hilerria erabiltzeari buruzkoa eta hura erabili eta bertan zerbitzuak emateko tasei buruzkoa".

b) "Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena".

c) "Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza".

d) "Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena".

e) "Ordenantza fiskala, jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena".

Hona hemen egindako aldaketen testu osoa:

2010eko ekitaldirako aldaketen eranskina

a) "Ordenantza, Sesmako udal hilerria erabiltzeari buruzkoa eta hura erabili eta bertan zerbitzuak emateko tasei buruzkoa".

Tasak

1. epigrafea.-Ehorzketak.

2. epigrafea.-Hobitik ateratzea.

3. epigrafea.-Lekualdaketak: (Hilotza atera eta beste leku batean ehorztea).

Kudeaketa hau aginduta duen enpresak Udalari igortzen dion fakturaren zenbatekoa likidatuko zaio subjektu pasiboari.

4. epigrafea.-Zerbitzu orokorrak: Panteoiak

39,00 euro

Nitxoak

3,65 euro

5. epigrafea.-Lurra panteoietarako, lehen 50 urteetarako, m² bakoitzeko. Luzapenak: Eskubide berberak

409,00 euro

Lehen 25 urterako nitxoak; luzapenak: eskubide berberak

202,36 euro

Nitxoa, hilean

4,00 euro

Lurpeko hilobiaren kontzesioa, 30 urterako, deusetan ukatu gabe premiarik izanez gero gutxieneko legezko epea zenbatuko dela hura altxatzeko (11. art.).

31,40 euro

13. artikuluko fidantza.

117,90 euro

b) "Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena".

Tarifa

I. epigrafea.-Igerilekua eta instalazio osagarriak.

a) Abonuak

a.1) Senar-emazteak: 92 euro.

a.2) 14 urtetik gorakoak: 56 euro.

a.3) 14 urtetik beherakoak: 35 euro.

b) Sarrerak:

14 urtetik gorakoak: 5,00 euro.

14 urtetik beherakoak: 3,50 euro.

c) Hobariak:

-65 urtetik gorako erretiratuak: %50eko hobaria.

-Familia ugariak: (3 seme-alaba, 18 urtetik beherakoak) %20ko hobaria.

4 urtetik beherakoak: Doan sartzen ahalko dira, haien ardura hartzen duen heldu batekin baldin badoaz. Bestela, ezin izanen dira sartu.

d) Abonu partzialak: Hilabete osoetarako soilik salduko dira, datatik datara zenbatuta; haien zenbatekoa kasuan kasuko abonuaren %50 izanen da guztira.

II. epigrafea.-Eskoletako lokal eta instalazioak.

Erabilera, ikasgela eta ordu bakoitzeko: 4,00 euro.

Ekitaldi aretoa ordu bakoitzeko: 4,00 euro.

Gimnasioa ordu bakoitzeko: 4,00 euro.

III. epigrafea.-Frontoiko edo tenis pistetako argiak.

8,00 euro ordu bakoitzeko

Ez da inolaz ere argiak doan erabiltzeko baimenik emanen.

IV. epigrafea.-Bestelako instalazio edo eraikinak:

7,00 euro ordu bakoitzeko.

c) "Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza".

Testu artikuluduna:

2. artikulua. Tasa honen zergapeko egintza dira Udalaren eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupean hornidura zerbitzuen enpresa edo entitateek nahiz partikularrek egiten dituzten erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, zerbitzu horiek interes orokorrekoak direnean edo herritar guztiei edo askori eragiten dietenean; bereziki, zerbitzu horien barrenean ur, gas, argindar, telefonia finko eta beste komunikabide moten hornidurak egonen dira, udalaren jabari publikoa okupatzen duten sare edo antena finkoen bitartez, osorik nahiz partez, ematen badira. Hona hemen:

1) Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

2) Erabilera publikoko lurrak salgai, material edo antzeko instalazioekin okupatzea.

3) Soto edo erdisotoei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko eremu publikoko zoladura edo espaloietan kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, baita argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

4) Eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, olana edo gisako instalazioak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

5) Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

6) Irabazteko xedearekin mahai eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

7) Kioskoak eremu publikoan.

8) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak jartzea eta zinemako filmaketak egitea.

9) Erakusleiho eta bitrinak.

10) Balkoiak eta terrazak kristalez ixtea.

3. artikulua. Ondoko hauek dira subjektu pasiboak ordenantza honetan ezarritako tasei dagokienez:

a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe toki entitatean haren baja aurkezten ez dutenak.

d) Eremu publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo aprobetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat edukiontzien jabeak eta eraikitzaileak hartuko dira.

e) Horniduren zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak, baldin eta horiek interes orokorrekoak badira edo herritar guztiei edo askori eragiten dietenean, bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.

4.a) artikulua Ordenantza honetako tasen zenbatekoa finkatzeko, aprobetxamenduaren iraupena eta ordenantza honetako xede diren aprobetxamendu bereziek okupatutako eremu publikoaren azalera hartuko da kontuan, honen eranskinean xedatzen denari jarraikiz.

b) Tasa horren zenbatekoa udal mugapearen barnean enpresek urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinen %1,5 izanen da, tasa horri lotuta badaude.

Ondorio horietarako, diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ezta hirugarrenen kontura kobratutako kontu-sail edo zenbatekoak, tasaren zenbatekoa zehazteko araubide hau aplikatzen zaion entitatearen diru-sarrera berariazkoak ez badira. Orobat, Ekonomia Ministerioaren Energia elektrikoa sortzeko instalazioen administrazio erregistroaren 1. edo 2. ataletan energia sortzeko beharrezko lehengaitzat hartutako instalazioetan (araubide berezi honetan tributatzekoak) erabiltzen diren hornidura zerbitzuen zenbatekoak ez dira fakturazioaren diru-sarreren barnean hartuko.

Hornidurak egiteko kanpoko sareak erabiltzen dituzten enpresek beste enpresa batzuei haien sareak eskuratzeagatik edo haiekin lotzeagatik ordaindu dizkieten zenbatekoak kenduko dituzte beren fakturazioko diru-sarrera gordinetatik. Sare horien titulartasuna duten enpresek kontzeptu horregatik eskuratzen dituzten zenbatekoak sartu beharko dituzte beren fakturazioko diru-sarrera gordinetan.

7.1. artikulua. Tasa ordaindu beharra aprobetxamendua onartzen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasi bada.

2.-Ordenantza honen 4. artikuluko b) idatz-zatian zehaztutako kasuei dagokienez, tasaren sorrarazpenaren data urte bakoitzeko urtarrilaren 1a izanen da, eta zergaldia, urte naturala, salbu eta erabilera pribatiboa hasi edo bukatu denean, orduan proportzioan hainbanatuko baita.

3.-Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresetan tasa ordaintzera beharturik daudenek hiruhilean behin aurkeztu beharko dute udal mugapean lortutako diru-sarrera gordinen aitorpena, aitzineko hiruhilekoari dagokiona hain zuzen ere.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, arau honetan ezarritakoaren arabera.

Aitorpena aurkeztearekin batera, dagokien tasaren zenbatekoa ordaindu beharko dute enpresek.

11. artikulua. Tasa hau kudeatzeko, toki entitate honek beste entitate batzuekin bat egiten ahalko du hitzarmenen bidez, kudeaketa eta likidazioa errazagoak eta arinagoak izan daitezen.

Azken xedapenak.

Bigarrena.-Aldaketa honek indarra hartu, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

TARIFEN ERANSKINA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARENA

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1

Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak (m² edo zatiki bakoitza)

Urtean

4,5

I.2

Beste aprobetxamendu batzuk: m² edo zatiki bakoitza

egunean

0,40

hilabetean

urtean

I.3

Merkatu txikia m² edo zatiki bakoitzeko

I.2 atalean bezala, gehi %100

0,66

Gutxieneko eskubideak: Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beherakoak badira, gutxieneko zenbateko horiek ordaindu beharko dira

3,55

I.4

Aldamioak eta hesiak

I.2 atalean adierazi diren tarifen %50

0,22

Gutxieneko eskubideak: Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beherakoak badira, gutxieneko zenbateko horiek ordaindu beharko dira:

19,00

Epigrafe osorako oharrak:

A) Okupazioak gauzatzen badira behar den elkargo ofizialak ikus-onetsitako proiektuaren arabera baimendu diren obrak egitean, beraiei dagozkien tasak %50 murriztuko dira.

B) Zoru publikoaren okupazioak, gainera, ibilgailuen trafikoaren itxiera edo mozketa berarekin badakar, tasa 26 euro gehiago garestituko da egunean.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1

Balkoien eta terrazen itxitura, m² eraiki bakoitza

II.2

Bestelako aprobetxamenduak

-m² edo zatiki bakoitza

Egunean

Hilabetean

Urtean

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

-Instalatutako biltontzi bakoitzeko

Urtean

-Gutxieneko kuota, gas hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik, ml bakoitza

Urtean

-Gainerako aprobetxamendua, m² edo horren zatiki bakoitzeko

Egunean

Hilabetean

Urtean

d) "Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena".

Tarifen eranskina

1.-Agiriak eta eskabideak.

a) Alderdi batek eskaturik ematen den agiri bakoitza, Sesmako Udaletxean artxibaturiko dokumentaziotik lortu bada, konpultsa edo ziurtagiririk behar izan gabe,

DIN A4

Kolorerik gabe

DIN A4

Kolorean

DIN A3

Kolorerik gabe

DIN A3

Kolorean

a) Gehienez 10 fotokopia, bakoitza

0,20

0,40

0,26

0,52

Gutxienez 11 eta gehienez 20, bakoitza

0,18

0,35

0,24

0,46

Gutxienez 21 eta gehienez 30, bakoitza

0,16

0,31

0,21

0,40

Gutxienez 31 eta gehienez 40, bakoitza

0,14

0,27

0,18

0,36

Gutxienez 41 eta gehienez 50, bakoitza

0,12

0,23

0,16

0,32

Gutxienez 51 eta gehienez 60, bakoitza

0,10

0,19

0,14

0,28

60tik aitzina

0,08

0,15

0,12

0,24

Hiru urte baino zaharragoko dokumentazioa baldin bada, haren data zehatza adierazi ezean, antzinatasun urte bakoitzeko: 0,15 euro.

b) Eskabideak, eskariak, idazkiak eta partikularrentzat egindako bestelako lan burokratikoak: 3,00 euro.

c) Aldaketak katastroan: 8,10 euro.

d) Hirigintzako zedulak tramitatzea: %20ko errekargua, Udalari tarifatutako kostuaren gainean.

e) Lurzatien gaineko zedulak eskuratzea: 2,30.

f) Partikularren interesetan Alkatetzak edo fede emaile publiko batek baimendu edo berrikusi beharreko beste edozein agiri: 3,60 euro.

2.-Ziurtagiriak, egiaztapenak eta txostenak.

a) Egiaztagiriak.

a.1.-Lehen orriagatik: 3,20 euro.

a.2.-Bigarrenagatik eta hurrengoengatik, bakoitza: 0,55 euro.

a.3.-Hiru urte baino zaharragoko dokumentazioa baldin bada, haren data zehatza adierazi ezean, antzinatasun urte bakoitzeko: 0,15 euro.

b) Finken hirigintza egoera egiaztatzen duten ziurtagiriak, katastroko finka edo haren zati bakoitzeko: 5,00 euro.

c) Diru-sarreren gaineko ziurtagiriak, ondasunen titular eta ekitaldi ekonomiko bakoitzeko: 3,30 euro.

d) Edozein agiriren egiaztapena, frogapenagatik eta erkatze zigilua jartzeagatik, fede emaile publikoaren sinadura gabe.

Agiri 1 egiaztatzeagatik: 1,60 euro.

Gutxienez 2 eta gehienez 5, bakoitza: 0,60 euro.

Gutxienez 6 eta gehienez 10, bakoitza: 0,55 euro.

Gutxienez 11 eta gehienez 20, betiere: 6,80 euro.

Gutxienez 12 eta gehienez 30, betiere: 7,00 euro.

31tik aitzina, bakoitza: 0,24 euro.

Honi dagokionez, egiaztapen bakartzat hartuko da lagun berak espediente bakar baterako behar dituen agiriak egiaztatzea, denak Udalaren ardura badira.

d) Alderdi batek eskaturik txostena, ziurtapenarekin edo gabe, plantillako langileen esku hartze bakarrarekin luzatzen bada, bakoitzagatik 18,00 euro; kanpoko teknikariek edo edozein motatako erakundeek esku hartu behar badute eta horiek Udalari minuta edo faktura pasatu, eskatzaileari haren zenbatekoa likidatuko zaio, tramitazio gastuagatik 7,60 euro gehituta. Interesdunak eskaturik, baimentzen ahalko da kanpoko talde tekniko baten faktura zuzenean eskatzailearen izenean luzatzea, eta Udalak 7,60 euroko tasa soilik likidatzea, tramitazioagatik. Eskatzaileak txostenaren kostu zenbatetsiaren berri izateko eskatzen ahalko du, tarifaturik ez badago.

Oharrak:

1.a Hirigintzaren antolamendu eta kudeaketarako alderdi batek eskaturik egiten diren espediente guztietan kanpoko zerbitzuen txostenak eskatuko dira, baita Udalaren obra lizentzietan (haien kalkulu edo zuzendaritzarako teknikari tituludun baten esku hartzea behar ez dutenak salbu) edo lurrak zatikatzeko edo banatzeko Udalaren lizentzietan ere.

2.a Ziurtagiriak, egiaztapenak eta txostenak luzatzeko tasa guztietan, tasak ez ezik, behar diren fotokopiak egiteagatik sortu direnak ere likidatuko dira.

3.-Hirigintzako espedienteak.

a) Hirigintzaren antolamendu edo kudeakatarako edozein tresna berri nahiz aldatu tramitatzeagatik, alderdi batek eskaturik, Udalaren eskumenekoak diren fase guztietan, edo betetako faseengatik, behin betikoz onestera iristen ez bada ere, eskatzaileak behar den dokumentazio guztia ekarri behar duela, luzatzen den txosten bakoitzeko tarifaz gain (2.f idatz-zatia), iragarki ofizialen zenbatekoa kobratuko zaio eskatzaileari (testu osoaren argitalpena barne), baita hirugarrenei horrengatik egiten zaizkien ordainketa guztiak ere, modu horretan handituta, haren tramitazioagatik:

-Udal Planaren unean uneko aldaketa, exekuzio unitatearen mugapena, xehetasun azterlana, 80,00 euro garestiago.

-Plan partzial edo bereziak, 234,50 euro garestiago.

-Kudeaketaren espediente bateratua, exekuzio unitate bakoitzeko konpentsazio sistemagatik (jarduketa oinarriak, batzordearen estatutuak, konpentsazio proiektua eta urbanizaziokoa barne direla), edo, borondatezko birzatiketa izanez gero lur guztiak jabe bakarrarenak direlako, 156,00 euro garestiago. Arestiko tramiteetako edozein fase edo agiri desberdinetan eskatuz gero, bakoitzagatik 78,00 euro gehiago.

b) Obretarako udal lizentzia emateagatik, luzatzen diren txostenetako bakoitzaren tarifa (2.f idatz-zatia) horrela handituta, haren tramitazioagatik:

-Foru Komunitateko administrazioari bidali behar bazaio (bizigarritasunaren gaineko txostenerako, edo hiri lurzorutik kanpoko eraikinak izateagatik), 33,60 euro gehiago.

-Udal administraziotik kanpo aldez aurreko tramiterik behar ez badu, 6,50 euro gehiago.

Oharrak:

1.a Obra gauzatzeko aurrekontua 1.200,00 eurotik gorakoa ez bada, tarifa bakarra aplikatuko da, 6,50 eurokoa.

2.a Lizentzia jarduera lizentzia eskuratu duen espediente bati badagokio, eta haren babespeko obrak ingurumena babesteko jarduera sailkatuaren espedientean badaude, ulertuko da ez duela behar aldez aurreko tramiterik udal administraziotik kanpo.

c) Lurrak zatikatzeko eta banatzeko udal lizentzia emateagatik, tarifa luzatzen den txosten bakoitzagatik (2.f idatz-zatia), 10,00 euro handituta haren tramitazioagatik, baldin eta banaketaren ondorioz hiru lurzati edo gutxiago ateratzen badira, eta hirutik gora, 7,60 euro gehiago lurzati bakoitzagatik.

d) Eraikinak lehen aldiz okupatzeko udal lizentzia emateagatik, luzatzen den txosten bakoitzaren tarifa (2.f idatz-zatia), 11,00 euro handituta haren tramitazioagatik.

4.-Lehiaketak eta enkanteak.

a) Langileenak: plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: 10,00 euro.

b) Ahalmenak askiestea, udal administrazioaren aitzinean ondorioak izateko eginen dena, autonomia erkidegoa osatzen duten erakunde eskudunek tramite horretara behartu ez dituenean, 85,00 euro.

5.-Hirigintzako beste zerbitzu batzuk.

a) Alderdi batek eskaturik edo ofizioz eraikinak aztertzea: luzatzen diren txostenetako bakoitzaren tarifa (2.f idatz-zatia) 7,50 euro handiturik, tramitazioagatik.

b) Lerrokadura eta sestren seinalatzea: helbide batean, 23,80 euro; hortik gora, helbide bakoitzagatik, 7,50 euro.

6.-Arma txartelen tramitazioa.

Txartel bakoitzeko 18 euro.

e) "Zerga ordenantza, jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena".

Tarifen eranskina

I. epigrafea.-Jarduera lehenengo aldiz instalatzea, jarduera lokal batetik bestera aldatzea eta jardueran aldaketak egitea.

1) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteari loturik Udalaren jarduera lizentzia emateagatik, bizilagunak jakinaren gainean jartzeko eta jendaurrean edukitzeko tramiteetan eta Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko txostenarenean, edo betetako tramiteengatik azkenean lizentzia ematen ez bazaio ere, eskatzaileak behar den dokumentazio tekniko guztia ekarri behar duela, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko 2.f idatz-zatiak aipatzen dituen txostenetako bakoitzaren tarifaz gain, honela baitio:

2.d) idatz-zatia: Alderdi batek eskaturik txostena, ziurtapenarekin edo gabe, plantillako langileen esku hartze bakarrarekin luzatzen bada, bakoitzagatik 18,00 euro; kanpoko teknikariek edo edozein motatako erakundeek esku hartu behar badute eta horiek Udalari minuta edo faktura pasatu, eskatzaileari haren zenbatekoa likidatuko zaio, tramitazio gastuagatik 7,60 euro gehituta. Interesdunak eskaturik, baimentzen ahalko da kanpoko talde tekniko baten faktura zuzenean eskatzailearen izenean luzatzea, eta Udalak 7,60 euroko tasa soilik likidatzea, tramitazioagatik. Eskatzaileak txostenaren kostu zenbatetsiaren berri izateko eskatzen ahalko du, tarifaturik ez badago.

Iragarki ofizialen zenbatekoa kobratuko zaio eskatzaileari (lizentzia emanaren argitalpena barne), baita hirugarrenei horregatik egiten zaizkien ordainketa guztiak ere, 115,20 euro handituta.

2) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteari loturik Udalaren irekitzeko lizentzia emateagatik, eraikuntzak eta instalazioak jarduera lizentziak eta obra lizentziak dituzten beharkizunekin bat etortzen direla egiaztatzeko tramitean, eskatzaileak behar den dokumentazio tekniko guztia ekarri behar duela, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko 2.d idatz-zatiak aipatzen dituen txostenetako bakoitzaren tarifa ez ezik, hirugarrenei egiten zaizkien gainerako ordainketak kobratuko zaizkio eskatzaileari, 63,80 euro handituta.

3) Irekitzeko udal lizentzia emateagatik, ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteari loturik egon gabeko jarduerak egiteko, agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko 2.d idatz-zatiak aipatzen dituen txostenetako bakoitzaren tarifa, 63,80 euro handituta, haren tramitazioagatik.

II. epigrafea.-Jarduerak handitzea edo birkalifikatzea, jardueren eskualdaketak eta titularraren aldaketak.

I. epigrafeko tarifen % 50 aplikatuko da.

III. epigrafea.-Behin behineko instalazioak.

III.1.-Zirkuak, antzerkiak edo ikuskizunetarako lokalak: 41,00 euro.

III.2.-Zaldiko-maldikoak, karruselak eta antzekoak: 27,20 euro.

II.3.-Bestelakoak: 27,20 euro.

Sesman, 2010eko apirilaren 7an.-Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1006186