60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2010eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2010eko apirilaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondoren, hamabost egun baliodunean paratzen da jendaurrean delako espedientea, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2010eko apirilaren 26an.-Alkate udalburua, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1007349