60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2010. urtean Aukera Berdintasunaren aldeko Plana garatzeko programak egin ditzaten

2010eko maiatzaren 6an Alkatetzak emandako ebazpenaren bidez, irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia onetsi da, 2010. urtean Aukera Berdintasunaren aldeko Plana garatzeko programak egin ditzaten.

Diru-laguntzetarako eskaerak ondoko tokietan aurkezten ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia: Kale Nagusia, 2), erregistro osagarrietan (Descalzos k., 2-2. solairua; San Saturnino k., 2-beheko solairua; Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua; Armada etorbidea, 2-5. solairua; Zapateria k., 40-beheko solairua; eta Eslava k., 1 bis-beheko solairua) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Agiriak non jaso: Iruñeko Udaleko Merkataritza, Turismo eta Berdintasun Alorrean (Udaletxe plaza zk.g., 4. solairua), edo Udalaren web gunean (www.pamplona.es).

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 10ean.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1008364