60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Inbertsioetarako diru-laguntzen deialdia, obrak eta erreformak egin, oztopo arkitektonikoak kendu, irisgarritasuneko proiektuak egin eta lokalak zein altzariak erosteko (2010. urtea)

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2010eko apirilaren 26an emaniko ebazpenaren bitartez, inbertsioetarako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi dira, obrak eta erreformak egin, oztopo arkitektonikoak kendu, irisgarritasuneko proiektuak egin eta lokalak zein altzariak erosteko, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Diru-laguntzaren xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 200.000 euro.

Oinarriak, non: Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia, Kale Nagusia, 2-beheko solairua) eta www.pamplona.es web gunean.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia, Kale Nagusia, 2-beheko solairua) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72, 2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua eta Eslava k., 1-beheko solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-), zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2010eko apirilaren 27an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1007550