60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Domingo Aguerri Gracia. Jarduera: ostatu-kafetegia. Tokia: Martzillako España plaza, zk. g.; katastroko datuen arabera, 3. poligonoko 114. lurzatia, 3. azpieremua, 1. hiri unitatea.

Martzillan, 2010eko apirilaren 23an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1007280