60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

38/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana. Honen bidez, ediziorako laguntzen 2010eko deialdia arautzen duten oinarriak onesten dira eta baimena ematen da laguntza horietarako aurreikusitako gastua egiteko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak, 2010eko urtarrilaren 26ko txostenaren bitartez, ediziorako laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak onesteko eskatu du, haiek emateko 15.000 euroko gastua baimentzeko eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ediziorako laguntzen deialdiaren oinarriak onestea.

2. Laguntza hauetarako 15.000 euroko gastua baimentzea, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Ediziorako laguntzak" izeneko A 20000 A2010 4809 334200 kontu-sailaren kargura.

3. Foru agindu hau igortzea Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

5. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko apirilaren 13an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroan argitalpenak sustatzeko deialdi hau egin du, gehienez ere 15.000 euroz hornituta. Honako hauek dira,

OINARRIAK

1.-Diru-laguntzaren xedea.

Liburuak, aldizkariak edo ikus-entzunezko edizioak, ohiko euskarrian (papera) edo euskarri magnetikoetan (CD, DVD) argitaratzeko laguntza ekonomikoa ematea du xede deialdi honek, haien edukiak arteari edo kulturari lotuak izanik.

2.-Aurrekontua eta zenbatekoa.

2.1. Diru-laguntza hauek, gehienez ere 15.000 euro, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Ediziorako laguntzak" izeneko A 20000 A2010 4809 334200 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.

2.2. Laguntzaren zenbatekoa lortzen den puntuazioaren araberakoa izanen da, onartzen den aurrekontuaren %50ekoa gehienez ere. Proiektu bakoitzak 4.000 euroko diru-laguntza hartzen ahal du, gehienez ere.

2.3. Argitalpen produkzioko gastuetarako emanen da diru-laguntza: maketazioa, inprimatzea eta/edo grabazioa.

3.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

3.1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzen ahal dituzte baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek:

a) Pertsona fisikoak:

-Proiektuaren egilea izatea.

-Nafarroan sortua izatea edo bertan erroldatuta egotea 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

b) Pertsona juridikoak:

-Irabazi-asmorik gabeko kultur entitatea izatea, legez eraturik egotea eskaera aurkezten den egunerako, eta helbide soziala eta fiskala Nafarroan edukitzea.

-Legez eratutako argitalpen enpresa izatea eskaera aurkezten den egunerako, eta helbide soziala eta fiskala Nafarroan edukitzea.

-Ezin izanen dira aurkeztu entitate publikoak eta Nafarroako Gobernuaren 2010eko aurrekontuetan kontu-sail izenduna duten entitateak.

3.2. Salbuespen gisa, nafarrak ez diren eskatzaileek aurkeztutako argitalpen proiektuak onartzen ahalko dira, betiere horien edukiak Nafarroarekin zerikusirik baldin badu.

3.3. Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako kasuren batean dauden pertsona edo entitateei.

4.-Eskaerak aurkeztea.

4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería, 39; 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Eskatzaile bakoitzak gehienez hiru proiektu aurkeztu ahalko ditu eskaera bakoitzeko.

4.3. Eskaera Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalera igorri beharko da eta bertan adieraziko da "Ediziorako 2010eko laguntzak" izeneko deialdirako dela.

4.4. Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean aurkeztuko dira eskaerak.

5.-Aurkeztu beharreko agiriak.

5.1. Eskabidearekin batera agiri hauek joanen dira, aurkezten den proiektu bakoitzeko:

a) 3. atalean eskatutakoaren frogagiriak.

b) Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak dituela frogatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak).

c) Argitalpen proiektua azaltzen duen memoria, edukiaren laburpena barne.

d) Proiektuaren aurrekontua eta argitalpen plana.

e) Proiektua finantzatzeko plana; ale kopurua eta gastuak zehaztu behar dira, baita jendearentzako salneurria ere.

f) Proiektuak dituen laguntza edo diru-laguntzen berri ematen duen aitorpen esplizitua, edo, horrelakorik ez bada, inongo laguntzarik ez dela erabiltzen ari dioen adierazpena. Laguntza-eskaeraren bat tramitazioan izanez gero, horren berri ere eman beharko da.

5.2. Diru-laguntzaren eskabidea oso-osorik beteta ez badago, eskatzaileari akats edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio, horren berri jakinarazi eta ondoko egunetik hasita.

6.-Aukerako agiriak.

6.1. Eskaerari proiektuaren maketa eransten ahalko zaio.

7.-Tramitazio eta ebaluazio organoak.

7.1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalak tramitatuko ditu eskaerak.

7.2. Eskaerak aztertzeko batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua: batzordeburua Kulturako zuzendari nagusia izanen da, eta batzordekideak Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Ataleko burua, Deialdi eta Laguntza Ataleko burua eta Nafarroako Kultura Kontseiluko bi kide, batzordeburuak izendatuak. Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalari atxikitako funtzionario batek, hitza izanik, baina botorik ez, idazkari lana eginen du.

Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusirik, ebazteko proposamena aurkeztuko du.

8.-Balorazio irizpideak.

8.1. Aurkeztutako proiektuak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

-Proiektuaren kalitatea eta interesa (%60).

-Proiektua bat etortzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren programekin (%20).

-Proiektuak Nafarroako Foru Komunitateko kulturaren esparruan duen eragina (%20).

8.2. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska ditzake, baita eskatzailea bera agertzea ere.

8.3. Ez dute inolako laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %50 lortzen ez dutenek.

9.-Ebazpena.

9.1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Zuzendaritza Nagusiak, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, ebazpena eginen du laguntzak emateko.

9.2. Ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http//:www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie.

9.3. Laguntzaren kontzesioa jakinarazi ondotik, eskatzaileak idatziz adierazi beharko du, jakinarazpena jaso eta 15 egun naturaleko epean, zenbatekoarekin ados dagoela. Gainera, hitz emanen du falta den dirua bere kontura ordainduko duela eta proiektua aurkezpenean azaldu bezala gauzatuko duela. Epe hori pasatu eta idatziz adostasuna adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola uste izanen da.

Adostasun hori, deialdi honen inguruko beste edozein agiri bezala, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko da (Navarrería, 39; 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako tokietako batean.

10.-Onuradunen betebeharrak.

10.1. Deialdi honetan diruz lagundutako argitalpen proiektua egiteko erabiltzea diru-laguntza, ez beste ezertarako.

10.2. Diruz lagundutako proiektuak deialdia ebatzi ondoren eta 2010eko abenduaren 15a baino lehen argitaratu beharko dira.

10.3. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalaren aurrean justifikatzea betebeharrak eta baldintzak betetzen direla, baita diruz lagundutako argitalpen proiektua burutu dela ere. Horretarako, proiektua argitaratu ondoren eta 2010eko abenduaren 15a baino lehen, argitalpenaren hiru ale aurkeztu beharko dira aipatu atal horretan.

10.4. Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalari jakinarazi beharko diote proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Diruz lagundutako proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren adostasuna beharko da, eta hark baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

10.5. Jasotako diru-laguntza aipatu beharko da, argitalpenean berean adieraziz Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak diruz lagundu duela. Horretarako, departamentuaren logotipo ofiziala jarriko da. Aipamen hori Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalaren jarraibideen arabera egin beharko da.

10.6. Noiznahi ere onartzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

10.7. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalari. Hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

10.8. Jasotako diruaren erabilpenari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

11.-Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

11.1. Esleitutako laguntzen zenbatekoa honela ordainduko da:

%25, aurrerakin gisa, diru-laguntza erabakitzen denean, 9.3 atalean ezarritakoa bete ondoren; eta %75 proiektua argitaratu eta gero, behin argitalpena 10.2 atalean ezarritako moduan justifikatutakoan.

11.2. Proiektua argitaratu ondoren eta 2010eko abenduaren 15a baino lehen, Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalean aurkeztu beharko dira egindako gastuen egiaztagiriak (jatorrizkoak edo, bestela, fotokopia konpultsatuak), behar bezala beteta, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Haren bidez onetsi baitzen Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua.

11.3. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu behar da. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa esleitutako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez.

11.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie onartutako gastuen frogagiriei, jarduera egin eta gero eta 2010eko abenduaren 15 baino lehen.

12.-Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

12.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo pertsona partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin izanen da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

12.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diru-laguntzaren xede den jardueraren kostua gainditzen badu.

13.-Dirua itzultzea.

Onuradunak diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

14.-Arau-hausteak eta zehapenak.

14.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

14.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

15.-Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa eta aplikatu beharreko gainerako arauak aplikatuko dira.

16.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua
(bikoizturik aurkeztu)

Izena: ..............................., NAN/IFZ: .................., Bizilekua: ............. Kalea: .............................., P.K.: ................, Telefonoa: ............................, bere izenean edo ............................. ordezkatuz (behar ez dena ezabatu).

Izena: ................................, NAN/IFZ: .................., Bizilekua: ..........., Kalea: .............................., P.K.: .................., Telefonoa: .............., honako hau aurkeztu du:

Ediziorako 2010eko laguntzetarako eskabidea, apirilaren 13ko 38/2010 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz (2010eko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ..............aren ....koa).

Destinoa: Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atala.

Eta, oinarri horietan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a)

3.1. arauan eskatutakoaren frogagiriak

?

b)

Argitalpen proiektuaren obra/memoriaren edukia

?

c)

Proiektuaren aurrekontua eta argitalpen plana.

?

d)

Proiektua finantzatzeko plana

?

e)

Proiektuaren maketa

?

f)

Eskatzailearen curriculuma

?

g)

Laguntzen aitorpena

?

2. Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

4. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gauzatuko dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

.........(e)n, 2010eko ......aren ....(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F1006473