60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Andra Mari zahar etxeko fitxategiak Datuak Babesteko Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribatzea onesteko xedapena

Lesakako Udalaren erakunde autonomoa den Andra Mari zahar etxeko Patronatuko buruak, 2010eko martxoaren 31n, ondoan datorren xedapena eman du, Andra Mari zahar etxearen fitxategietan datu pertsonalak biltzen dituztenak honako arau hauei egokitzeko: Datu Pertsonalak Babesteko indarra duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onesten duena. Hartara, xedatu dut:

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren 20. artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Publikoen eta zuzenbide publikoko korporazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da orotariko xedapen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Horiek horrela, abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Lesakako Udalaren (Nafarroa) erakunde autonomoa den Andra Mari zahar etxeko Gobernu Batzordeak, 2010eko martxoaren 31n egin bilkuran, aho batez erabaki zuen titulartasun publikoko 4 fitxategi sortzea, zahar etxeko datu pertsonalekin, eta baldintza hauetan:

1. artikulua. Datu pertsonalen fitxategiak sortu dira, titulartasun publikokoak eta Lesakako Udalaren erakunde autonomoa den Andra Mari zahar etxearen ardurapekoak; horiek egokitu beharko dira Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren 20. artikuluan aurreikusten diren baldintzetara, baita eta hura garatzeko xedapenetan agertzen direnetara, bereziki Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen dituen aginduetara.

2. artikulua. Lesakako Udalaren erakunde autonomoa den Andra Mari zahar etxeak zuzenbide publikoko halako xede eta eginkizun batzuk manatuak ditu, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoari dagokionez; fitxategiaren eta tratamenduen ardura duen aldetik, behar diren neurriak hartu beharko ditu haietan diren datu pertsonalak xede eta eginkizun horietarako erabiliko direla bermatzeko.

3. artikulua. Ukituriko titularrek sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabil ditzakete Andra Mari zahar etxean, Antoiu karrika, 38, 31770 P.K. Lesaka (Nafarroa).

AZKEN XEDAPENA

Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentziari emanen zaio xedapen honen berri, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren 39.2.a) artikuluan xedatuari jarraikiz, xedatzen baitu Administrazio Publikoen titulartasuneko fitxategiak Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatuko direla. Orobat, ekainaren 20ko1332/1994 Errege Dekretuak 5/1992 Lege Organikoaren zenbait alderdi garatzen ditu eta gaur egun indarrean dago Lege Organikoari kontra egiten ez dion orotan. Hartara, Errege Dekretu horren 5. artikuluak dioenez, datu pertsonalen fitxategiaren ardura duen administrazioko organo eskudunak haren berri eman beharko dio Datuak Babesteko Agentziari, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatu ahal izateko. Horretarako, fitxategia sortzeari buruzko xedapenaren kopia bat bidali beharko da, Agentziak egindako eredu normalizatua baliatuz.

Bigarrena.-Xedapen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

-Fitxategiaren izena: Kudeaketa eta Administrazioa.

-Xedea: bere kudeaketa administratiboa eta kontabilitatekoa ahalbidetzeko datuak.

-Datuen jatorri eta etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

-Interesdunak nolakoak: bezero eta erabiltzaileak; hornitzaileak.

-Datu motak, fitxategiaren egitura eta antolaketa:

  • Identifikazio datuak: NAN/IFZ; helbidea, telefonoa, izen-deiturak.
  • Enpleguaren xehetasunak.
  • Merkataritzako argibideak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendu sistema: mistoa.

-Segurtasun neurriak: oinarrizkoak.

-Datuak nori laga edo aditzera eman: zerga administrazioa; bankuak, aurrezki kutxak eta baserritarren kutxak; bertzelako finantza entitateak.

-Zer administrazio motatakoa den: toki administrazioa.

-Organoa zer figura administratibotakoa den: bertzelako pertsona juridiko-publikoak.

-Fitxategiaren izena: Harremanak.

-Xedea: zahar etxeko harremanen agendan eta agenda elektronikoan parte hartzen duten pertsonen datuak.

-Datuen jatorri eta etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria; jendearen eskura dauden iturriak.

-Interesdunak nolakoak: harremanetako pertsonak.

-Datu motak, fitxategiaren egitura eta antolaketa:

  • Identifikazio datuak: NAN/IFZ; helbidea; telefonoa; izen-deiturak; irudia/ahotsa.
  • Ezaugarri pertsonalak.
  • Gizarte inguruabarrak.
  • Ikasketakoak eta lanbidekoak.
  • Enpleguaren xehetasunak.
  • Merkataritzako argibideak.

-Tratamendu sistema: mistoa.

-Segurtasun neurriak: oinarrizkoak.

-Zer administrazio motatakoa den: toki administrazioa.

-Organoa zer figura administratibotakoa den: bertzelako pertsona juridiko-publikoak.

-Fitxategiaren izena: Giza baliabideak.

-Xedea: enpresako enplegatuen datuak, nomina eta gizarte aseguruak eta lan eta giza baliabideen arloko edozein kudeaketa egin ahal izateko.

-Datuen jatorri eta etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

-Interesdunak nolakoak: enplegatuak.

-Datu motak, fitxategiaren egitura eta antolaketa:

  • Bereziki babestutako datuak: sindikatuko afiliazioa; osasuna.
  • Identifikazio datuak: NAN/IFZ; helbidea; irudia/ahotsa; G.S./mutualitate zenbakia; telefonoa; izen-deiturak.
  • Ezaugarri pertsonalak.
  • Gizarte inguruabarrak.
  • Ikasketakoak eta lanbidekoak.
  • Enpleguaren xehetasunak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendu sistema: mistoa.

-Segurtasun neurriak: handiak.

-Datuak nori laga edo aditzera eman: Gizarte Segurantzako erakundeak; zerga administrazioa; bankuak, aurrezki kutxak eta baserritarren kutxak; Administrazio Publikoko bertzelako organoak.

-Zer administrazio motatakoa den: toki administrazioa.

-Organoa zer figura administratibotakoa den: bertzelako pertsona juridiko-publikoak.

-Fitxategiaren izena: Historiak.

-Xedea: zahar etxeko osasun espedienteak kudeatu eta garatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak.

-Datuen jatorri eta etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

-Interesdunak nolakoak: artatzen ari diren eriak.

-Datu motak, fitxategiaren egitura eta antolaketa:

  • Bereziki babestutako datuak: osasuna.
  • Identifikazio datuak: NAN/IFZ; helbidea; irudia/ahotsa; G.S./mutualitate zenbakia; telefonoa; izen-deiturak; osasun txartela.
  • Ezaugarri pertsonalak.

-Tratamendu sistema: mistoa.

-Segurtasun neurriak: handiak.

-Datuak nori laga edo aditzera eman: Gizarte Segurantzako erakundeak; osasun entitateak.

-Zer administrazio motatakoa den: toki administrazioa.

-Organoa zer figura administratibotakoa den: bertzelako pertsona juridiko-publikoak.

Lesakan, 2010eko martxoaren 31n.-Andra Mari zahar etxearen Patronatuko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1007016