60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako
Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean.
Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2010eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ondoko aldaketak Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean.

33. artikulua. Tximiniak eta sutondoak.

Artikuluaren bigarren paragrafoa aldatu da:

"Debeku da edozein motatako fatxa a edo patioetatik kanpora kerik jaurtitzea, non ez den hodi egokietan barna eramaten, gehienez ere 0,50 m-ra eraikinaren kanpoko estalkiaren gailurretik. Kontuan hartu beharreko estalki hori garaiena izanen da, hodi hori 2 m baino gutiagora badago bertze jabe baten edozein eraikuntza bizitzeko egokitik, edo metro bat baino gutiagora, jabearena berarena bada.

37. artikulua. Barneko patioak.

Lehen paragrafoa aldatu da:

"Haien gutieneko azalera 9 metro koadro izanen da, partekatua bada, eta 4 metro koadro, bakar batena bada".

46. artikulua. Balkoi, begiratoki eta gorputz irtenak.

Paragrafo hau aldatu da:

"< 4 m .......60 cm-rainoko teilatu-hegalak egin daitezke. Debeku dira gainerako gorputz irtenak".

Laugarren puntuari bigarren paragrafoa erantsi zaio:

"Salbuespena zurezko teilatu-hegalak izanen dira, teilatuaren beraren malda izaten ahalko baitute".

58. artikulua. Fatxadako materialak.

Azken paragrafo bat gehitu da:

"Zilegi da adreilu landu gabea, arre kolore argian, zaharrean edo haren imitazioan, gehienez ere fatxadaren %15ean, baoak kenduta. Orobat, zilegi dira zurezko habeak, gehienez ere arestian aipatu %15aren %33an".

59. artikulua. Estalkiak.

Estalkiak maldadunak izanen dira egikera tradizionaletan, eta bi, hiru edo lau isurialdekoak. Haien malda, %25etik 40 bitartekoa, egokia izanen da teilaz estaltzeko. Zeramikazko teila arabiar tradizionala, mistoa edo hormigoizkoa izan daiteke, betiere kolore arre argikoa. Eskualdeko usadiozko lauzaz eginiko estalkiak ere onartzen dira.

Ez da baimentzen ibiltzeko moduko estalki laurik. Ibiltzeko moduko elementuek, hala nola terrazek, azken solairuko eguterek etab. estalkia izan behar dute, artikulu honetan zehazten diren baldintzetan. Balkoiak salbuetsita daude.

Estalkiko isurkiak hegalkinen bidez luzatuko dira beti. Zurezkoak, zeramikazkoak edo hormigoizko lauzakoak izanen dira horiek, betiere ertza 15 cm baino txikiagoa badute, udalerriko egikera tradizionaletan, estalkiko forjatuaren egiturazko egikera gorabehera, hala balegokio. Debeku dira hormigoizko perroteak dituzten hegalkinak.

Estalkiko planoen gainetik txapitulak, argizuloak, tximiniak eta antenak besterik ez da onartuko.

Txapitulak eraikinaren gainerako eraikuntza sistemetara egokituko dira, eskualdeko egikera tradizionalekin bat. Bi edo hiru isurkiko estalkia izanen dute, baina malda apalagoak izan ditzakete gainerako estalkiaren aldean; gailurra horizontala izanen da beti. Txapitulek eteten ahalko dute eraikinaren teilatu-hegala, baina ez dira inoiz ere estalkitik ageriko. Gehienez ere txapitula bana onartzen da isurki bakoitzean; haren fatxadak ez du gaindituko azpian duen fatxadaren luzeraren %20, eta gehienez onartzen den neurria 3 metro izanen da.

Estalkiko leihoaren moduko argizuloak egiten ahalko dira, zurgintzako elementuak teilen planoaren mailan badituzte eta haren egikerak hezetasunari, beroaren galerari eta abarri gainerako leihoek bezala aurre egiten badie. Zein isurkitan dagoen, horren azaleraren %10 baino txikiagoa izanen da argizuloarena, gehienez ere 10 metro koadrokoa.

Debeku dira zuntz-zementuzko eta horretatik eratorritako estalkiak, baita arbelezkoak, plastikozkoak eta metalezkoak ere, non eta ez diren kontzejuek edo udalek sustatutako kirol instalazioetarako, haietan posible baita metalezko estalki erdi lauak erabiltzea.

Erretenak eta zorrotenak egiteko galbanizatutako altzairua, zinka edo metalezko xaflak erabiliko dira, betiere PVCkoak debekatuta.

60. artikulua. Arotziak.

Hau gehitu zaio bigarren paragrafoari:

"PVC erabiltzen utziko da, lakatua eta zuraren imitaziokoa eta laka ilunekoa bada."

63. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

Hirugarren paragrafoa aldatu da:

"Lurzatien arteko barne mugetan, itxiturak lehen paragrafoan aipatu diren material berekoak izanen dira, baina ez dira inoiz izanen 2 m baino garaiagoak."

77. artikulua. Gainerako eraikuntzak.

Fatxadak arautzen dituen puntuaren azkenean hau gehitu da:

"Eraikuntzek gutienez ere metro 1 garai izanen den zokaloa izanen dute, arestian aipatu materialetan egina, eta fatxadaren gainerakoa kolorezko xaflaz egin daiteke (xafla zulatua zilegi da), inguruarekin bat."

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Muetzen, 2010eko apirilaren 19an.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1006971