60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2010eko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2010eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2010eko apirilaren 22an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1007180