60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Lantokia aukeratzeko ekitaldia LTE eta OLT/EUDentzat.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laborategiko teknikari espezialisten (LTE) eta OLT/EUDen lanpostu hutsak betetzeko oposizio-lehiaketen deialdiak 2008ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26koan (urriaren 8ko 1545/2008 Ebazpena) eta 2008ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26koan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 21eko 676/2008 Ebazpena) argitaratu ziren. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak honakoa jakinarazten die oposizio-lehiaketa horietan parte hartu duten izangaiei:

Destinoko lantokia aukeratzeko ekitaldia 16:00etan eginen da laborategiko teknikari espezialistentzat (LTE), eta 17:00etan, OLT/EUDentzat, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan (Barañaingo etorbidea, zk.g., Iruña), 2010eko maiatzaren 26an.

Parte-hartzaileei gogorarazten zaie NANa aldean daramatela joan beharko dutela, eta deialdiaren 9. oinarriarekin bat, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, oposizio-lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituztela.

Iruñean, 2009ko apirilaren 29an.-Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea, Gabriel Izpura Liberal.

Iragarkiaren kodea: F1007860