60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Mugak, azalera eta titulartasuna ofizioz aldatzeko espedientea

Beteluko Udalak 2010eko apirilaren 16an egin osoko bilkuran onetsi zen Beteluko 2. poligonoko 15. lurzatiaren mugak, azalera eta titulartasuna ofizioz aldatzeko espedientea. Hona hemen haren testu osoa:

"Ikusirik Beteluko Udala ohartu dela katastroan akats bat dela Beteluko 2. poligonoko 15. lurzatiaren muga eta azalerei dagokienez.

Espediente horretan uste osoa dago lurzatia modu okerrean dagoela adierazia lurzatien planoan eta, beraz, lurzatiaren mugak modu desberdinean agertu behar direla.

Horretarako, 2. poligonoko 15. lurzatiak, Manuel Estanga Zubillagaren izenean baitago, muga berriak izanen ditu, eta 421,30 metro koadroko azalera. Modu berean, alta eman zaio 2. poligonoko 162. lurzatiari; 287,70 metro koadroko azalera izanen du, eta hiri lurzorua izanen da, erabilera edo zerbitzu publikokoa, Intzako errepideko kaleko 2 bis-ean, Beteluko Udalaren izenean.

Ikusirik delako aldaketa hori nabarmena dela.

Ikusirik Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea, eta hura garatzen duen erregelamendua, irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

Honako hau erabaki da:

1. Ofizioz abiatzea Beteluko 2. poligonoko 15. lurzatiaren mugen eta azaleraren aldaketa grafiko nabarmena, horrek dakarrela Beteluko 2. poligonoko 162. lurzatia sortzea.

2. Errekerimendu egitea Beteluko 2. poligonoko 15. lurzatiaren titular Manuel Estanga Zubillagari bi hilabeteko epean lurzati horren jabetzaren titulua aurkez dezan, baita komenigarri iruditzen zaizkion agiriak ere.

3. Erabaki hau jendaurrean jartzea hilabetez, aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean iragarkia paratuta, pertsona fisiko edo juridiko guztiek prozedura azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten."

Betelun, 2010ko apirilaren 16an.-Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1007031