60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa Diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2010eko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kultura, kirol, gazteria, osasun eta aisialdi xedeetarako ematen diren diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 24. artikulua aldatzeko espedientea.

Jendaurrean paratuko da hogeita hamar egunez iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Azagran, 2010eko apirilaren 22an.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1007311