60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Anueko Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 29. artikuluko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2010eko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen hasiera batean Anueko Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 29. artikuluko aldaketa xehakatua, Joaquín San Martín Egozcuek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Anuen, 2010eko apirilaren 8an.-Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L1007114