60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Deialdia, Andosillako Udaleko obra eta zerbitzuen arduradun nagusia izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

2010eko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, Andosillako Udaleko obra eta zerbitzuen arduradun nagusia izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Haren 8.1 araua bete beharrez, oposizioko epaimahaiak José Antonio Moreno Villar izendatzeko proposamena aurkeztu du, hura baita puntuazio handiena eskuratu duen izangaia.

Deialdiko 8. oinarria beterik eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatuarekin bat, proposatu den izangaiak 30 egun naturaleko epea du, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, agiri hauek ekartzeko:

a) Osasun ziurtagiri edo txostena, interesdunak lanpostuko eginkizunak betetzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

b) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

c) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbertzekoetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, hasierako eskabidean gezurra errateagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra deusetan ukatu gabe.

Andosillan, 2010eko apirilaren 15ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1007109